Egilea: admindeusto

Juan Ignacio Gomeza Villa

Zuzenbideko Liz. Prom.: 76

… aitari eginbeharreko aitormena da, berak bideratu baininduen; Deustu Unibertsitateari ere bai, bertatik sortu bainintzen Zuzenbidearen mundura; Jesusen Lagundiari, bertan ikasi bainuen, ikasten baitut eta bertara lotuta sentitzen bainaiz; notariotza funtzioari, gizarteri egindako zerbitzu gisa; segurtasun juridikoari eta gizarte bakeari; balio deontologikoei, eguneroko lanbideko jardunean; eta Unión Internacional del Notariado-ri …

Partekatu ezazu

Ainara Ayerbe y Andrea Páramo

Turismoa Prom.: 20 - Eusko Jaurlaritzaren saria GRAL Turismoa 19/20

Itxaropena dut etorkizunean eta, pandemia kontrolatu ahala, sor daitezkeen aukera guztietan. Uste dut une egokia dela ikasten jarraitzeko eta turismoak dituen erronka berriei aurre egiteko.

Egia da gaur egungo egoera oso zaila dela. Niri gehien lagundu didana izan da jarrera positiboa izatea eta nire helburuen antzekoak dituzten pertsonez inguratzea.

Partekatu ezazu

Alberto López de Biñaspre Maurolagoitia

Industria Ingeniaritza Teknikoa Prom.: 99 Industria Automatika eta Elektronikako Ingeniaritza Prom.: 02

gure sektorean lider gisa kokatzen jarraitzea… Helburu hori lortzeko sekretua gure taldeen garapenean oinarritzen da eta gure enpresa kultura bera aldatzean. Gure arrakasta fabrikazio aurreratuaren eta 4.0 industriaren munduko berrikuntzaren alde konpainiak egin duen apustu estrategikoan datza. Horri esker, hazten ari gara, enplegua sortzen eta gure taldeak lanbidean garatzen.
Partekatu ezazu

Beñat Muñoz Corral

Giza Zientziak: Komunikazioa Prom.: 06

Egia da turismoa dela pandemiak gehien kaltetutako sektoreetako bat. Izugarria da bertatik bertara ikustea zenbat profesional eta enpresa txiki geratu ziren lanerako aukerarik gabe eta lanik gabe martxoan, denboraldi sendoa hastera zihoazenean, izan ere, turista atzerritarra da zerbitzu eta ostatu turistiko askoren erabiltzaile nagusia, eta inork ez daki noiz bidaiatu ahal izango duten.

Partekatu ezazu

Paola Salanueva Osés y Nerea Valle Hortelano

Zuzenbidea Prom. 95 / Psikologia Prom. 19

Aholkularia eta tutoretzapekoa

Mentoring-eko bi terminoak, mentore (aholkulari) eta mentee (tutoretzapeko), egungo lingua franca-tik hartuta badaude ere, kontzeptuaren jatorria Homeroren garaian dute. Mentor Ulisesen (Odiseoren) laguna izan zen. Hari agindu zion Itakako erregeak Telemako semearen interesak eta hezkuntza zaintzeko, prestakuntzaz eta trebakuntzaz arduratzeko, Ulises bera haiengandik urrun zegoen bitartean, hogei urte inguru, Troiako Gerra garaian hasita. Gerraren ondoren, itzultzen tardatu egiten zuenez, Atenea jainkosak Mentorren itxura hartu zuen Telemakori aitaren bila lagun egiteko.

Partekatu ezazu

Helene June

Turismoa Prom. 12

Ikusi ditut gurasoak gaixotasun arraroak dituztenen familien jardunaldietara joaten, haien seme-alabena bezalako kasurik ote dagoen aurkitzeko eta etxera bueltan hegazkinez joaten, bat bera ere aurkitu gabe. Oso frustragarria da, bakar-bakarrik sentitzen zara eta.

Partekatu ezazu

Aiala Icaza González

Giza Zientziak: Enpresa. Prom. 11

… Ausartu, LinkedIn duzu arma bikaina. Jarri harremanetan zuzenean lan egin nahi duzun enpresako talde-buruekin eta izan nekagarria “follow up”-ak egiten. Mundu digitalean aritu nahi baduzu, egin bat online komunitateekin; toki guztietan daude eta, lehen esan dudanez, mundu guztia duzu laguntzeko prest.

Partekatu ezazu

Ángel Toña Guenaga

Enpresa Zientzietako dk. Prom 95, Liz. Prom. 95

Nolanahi ere, oso zaila izango da indarrean dagoen kontratu soziala birdiseinatzea, errekuperazio orekatuagoa lortzeko. Tentsio politiko jasanezinak izateko arriskua dago. Eta horregatik nahiago dut metamorfosia terminoa, errekuperazioa edo eraldaketa baino. Izan ere, eredu sozial eta produktiboak ekonomia berdeagorako joera hartu beharko luke, mugikortasun jasangarrirakoa, baita digitalerakoa ere. Eta orekatuagoa izan beharko luke.

Partekatu ezazu