Skip to main content

Gaudeamus Igitur 2021 – 2022

Gaudeamus igitur ereserki unibertsitarioaren azken ahapaldian esaten da (“Poztu gaitezen, bada”):

Alma Mater floreat
quae nos educavit,
caros et conmilitones
dissitas in regiones
sparsos congregavit.

Loratu Unibertsitatea
hezi gaituena,
eta lankide maiteak bildu ditu
urrun dauden eskualdeetatik
sakabanatuta zeudenak

Joan den irailaren 22an zabaldu zen ikasturte berria Deustuko Unibertsitateko Loiola Centrum-en, Donostiako campusean. Eta, gure arima materrak Alumni-ak ere bildu ditu, bertan edo urruti egon.

Joan M. Olaetxea Garaikoetxe Donostiako bikario nagusia buru zuen eukaristia ospatu ondoren, 2021 – 2022 ikasturtearen inaugurazio akademiko ekitaldia egin zen. José María Guibert, s.j. errektors.j. errektorearen hitzetan, ikasturte berria hasi dugu gradu berriko matrikulen igoerarekin, duela bi urte baino %17 handiagoarekin, eta guztia prest izanik bertaratze osora pasatzeko (joan den ikasturtearen amaieran fakultateek ordutegi bikoitza eta 21-22 ikasturteko plangintza prestatu zituzten: presentzialtasun egokituaren modalitatean eta erabateko presentzialtasunaren modalitatean). Urriaren 4tik aurrera, erabateko presentzialitatera buelta izan genuen.

2021-2022 Ikasturte Hasiera Ekitaldia

10:30 Espiritu Santuaren Meza.
12:00 Ekitaldi akademikoa, ondorengo programa izango duena:

  1. 2020-2021 ikasturtearen memoria.
  2. Irekiera-hitzaldia: “Sueño y señuelo de la experimentación remota” Javier García Zubia Ingenieritzako Fakultateko katedradunaren eskutik.
  3. Errektore Gorenaren hitzak.
  4. Eusko Jaularitzako Lehendakariaren hitzak.

Pandemiak markatutako bi urte atzean uzten dira. Alde horretatik, esan behar da joan den ikasturtean Deustu izan zela urte osoan irekita egon ziren unibertsitate bakarretako bat, %70eko zuzeneko irakaskuntzarekin, eta gainontzekoa urrunetik. Deustuk ez zituen ateak itxi.

Errektorearen hitzetan, azken bi urteotan asko hitz egin da teknologiaz eta digitalizazioaz, baina gutxiago irakaskuntzaz, kalitateaz eta ikaskuntzaren emaitzez. Krisia aukera handia da hezkuntza-ereduan sakontzeko. Eztabaida nagusia ez da teknologia edo presentzialitatea, hezkuntza bera baizik.

Halaber, ondorioak atera ahal izan ditu hezkuntzaren eta teknologiaren eremutik kanpo:

– Zaurgarritasunaren kontzientzia, norberarena eta besteena, eta horren aurrean erantzuteko beharra.
– Pertsonei laguntzeko beharra.
– Ikasle zaurgarrientzako hezkuntza-aukeren berdintasuna ziurtatzeak duen garrantzi erabakigarria.
– Talde-sentimendua modu koordinatuan indartzea, lidergo-beharra eta sakona bereizteko moduak, azalekoan geratu gabe.

Gogoeta-ildo horretan, Europako Unibertsitateen Elkarteak (EUA, 800 unibertsitate baino gehiago biltzen dituena) “European Teaching and Learning Forum” urteroko biltzarra egingo du Deustun datorren otsailean. Gai sakonak ukituko dira pandemia dela-eta, eta teknologiari eta digitalizazioari buruz baino gehiago, ikaskuntzari, sarbide-berdintasunari edo nazioartekotzeari buruz arituko dira. Txosten nagusiak izenburu hau izanen du: “Quo vadis, learning and teaching?” (nora zoaz, irakaskuntza eta ikaskuntza?)

Horri dagokionez, José María Guibertek uste du unibertsitateak edukiak eta prozesuak aldatu behar dituela. Haren iritziz, “neurrira” egin beharko da formakuntza, Netflix motako plataforma irekien bidez, eta ez programazio itxien bidez. (…) Musikarekin edo zinemarekin gertatzen ari dena prestakuntzarekin gertatuko da. Errektorearen aburuz, aktiborik handiena ezagutza izango da, baina ezagutza eskuratzeko moduak ezberdina izan beharko du. Bestela, unibertsitateak ez dio gizarte-berrikuntzari lagunduko.

Bestalde, unibertsitateak bere izateko arrazoia berreskuratu behar du, eta kultura, ikuspegi, ideia, pentsamendu eta beren arteko elkarrizketarako espazio gisa eraiki behar du, sortzeko eta berritzeko, irtenbide berriak eta hobekuntza eskaintzeko. Horretarako, endogamia eta protekzionismoa baztertu behar ditu.

Apustu estrategikoak

Errektoreak lanean ari diren zenbait ekimenen berri eman zuen.

Osasun zientzien arloa indartzea. Joan den ikasturtean Medikuntzako Gradua (Bilbo) eta Fisioterapiako Gradua (Donostia) ezarri ondoren, datorren ikasturtean, 2022an, bi campusetako Erizaintzako Graduarekin eta Bilboko Ingeniaritza Biomedikoko Graduarekin hastea aurreikusten dugu. Agendan master eta doktorego batzuk ere badaude.

Madrilera hedatzea. Comillasko Pontificia Unibertsitateko ICADE zentroa sortzeko prozesuan gaude, nazioarteko izaera nabarmenarekin. Helburua enpresen eta erakundeen arloko prestakuntza da. Datorren ikasturterako lau unibertsitate master eta beste programa labur batzuk aurreikusten dira. Washingtongo Georgetown University zentro ospetsua dugu bazkide akademiko. Deustuaz gain, Comillas eta Georgetown, Asiako beste kide baten bila gabiltza jesuiten unibertsitateen artean.

Nazioartekotzea sustatzea, UNIC (Industriondoko Hirien Europako Unibertsitatea) proiektuan aktiboki parte hartuz, zortzi herrialdetako zortzi unibertsitaterekin, Europako unibertsitateen deialdiaren barruan, eta elkarrekiko laguntza eta glabe-erronkak bilatzea helburu duten jesuiten sareen barruko lana indartuz: UNIJE, Espainiako unibertsitateak; Kircher, Europako unibertsitateak; IAJU, mundu osoko unibertsitateak.

UD osoko prestakuntzarako programa berria. Zeharkako gaitasunetan trebatzeko plan bat ezarriko da, unibertsitateko ikasle guztientzat. Hauek dira: (1) autoezagutza, etika, gizarte- eta ingurumen-erantzukizuna eta transzendentziarako irekitasuna; (2) talde-lana eta lidergoa; (3) ekimena, berrikuntza eta sormena; (4) ahozko eta idatzizko komunikazioa kultura anitzeko inguruneetan; (5) etengabeko ikaskuntza, autonomoa eta kritikoa; (6) gaitasun digitala.

Prestakuntza dualaren aldeko apustua. Unibertsitateak 12 titulaziotarako zigilu duala lortu du eta Errazte Dualeko Eskola kaleratu da. Komeni da gogoratzea kontua ez dela enpresako praktikengatik besterik gabe baliozkotzen diren irakasgai gehiago izatea. Enpresek, erakundeek eta administrazioak irakasgaien diseinuan, irakaskuntzan eta ebaluazioan parte hartzea da helburua. Gure kasuan, Deustuko 130 enpresa-bideratzailek eta 20 koordinatzailek egiten dute hori posible. Eusko Jaurlaritzak eta Confebaskek ere parte hartu dute ikasle horientzat lan-kontratuak posible izan daitezen. (…) Etorkizunak hemendik joan behar du. Unibertsitatearen, enpresaren eta gizartearen arteko etena hausteko eta eragile anitzeko lana sustatzeko modu bat da.

Errektoreak bere azken erreferentziarekin amaitu nahi izan du gaur (eta aurreko guztiari zentzua ematen dion erreferentzia da). Jesusen Konpainia urteurren berezi bat ospatzen ari da: San Inazioren bihurketa deiturikoaren 500 urteak. (…) Inaziotar eraldaketa eta bihurketa urte hau gonbidapen bat da guztiontzat. Guk ere, Deustutik, gure ekarpena egiten dugu, berrituz eta aldatuz, unibertsitate gisa dugun zerbitzua hobetzeko.
(Errektorearen hitzaldi osoa)

Eusko Jaurlaritzako lehendakaria, Iñigo Urkullu, Deustuko Unibertsitateko errektorea, José María Guibert, s.j., eta gure unibertsitateko Gobernu Kontseiluko lehendakaria, Javier López Aríztegui, s.j., izan ziren, halaber, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburu Jokin Bildarratz, Euskal Herriko Unibertsitateko errektore Eva Ferreira, eta Mondragon Unibertsitateko Vicente Atxa, baita Tecnungo Zuzendaria, Nafarroako Unibertsitatea, Raúl Antón, eta Gipuzkoako arlo zibil eta erlijiosoko beste agintari eta pertsona ospetsu batzuk.

Lehenengo hitzaldia, ekitaldiko zeremonia-irakasle gisa, Stella Solernou Sanz Deustuko Unibertsitateko idazkari nagusiarena izan zen, eta aurreko ikasturteko memoria akademikoa aurkeztu zuen, sei ataletan banatuta.

Datu batzuk

IKASLEAK 2020-2021 IKASTURTEAN

3.697 ikasle berri
— 2.260 graduko ikasle
— 707 masterreko ikasle
— 79 doktoregoko ikasle

+/- 15.000 ikasle, matrikula berritzeak eta titulu propioetako matrikulak, etengabeko prestakuntzakoak eta executive-koak, doktoregoko prestakuntza jarduerak eta Summer School-eko programetakoak batzen baditugu

3.204 ikaslek amaitu zituzten ikasketa ofizialak

Zazioarteko ikasleak: 724 ikasle jaso genituen mugikortasun programetan

LANGILEAK 2020-2021 IKASTURTEAN

Guztira: 3.061 pertsona
— 1.008 ikasle eta ikertzaile
— 585 administrazio eta zerbitzuetako langile
— 1.468 laguntzaile

Bekak

Inork gutxik daki Deustuk 6 milioi euroko beka-programa garrantzitsua duela. Bost milioi dira ohikoena, eta iaz zenbateko horri milioi bat euro gehiagoko Aparteko Funtsa gehitu zitzaion, Deusto Covid-19 Bekak izenpean egin zen eta Deusto Alumnik kudeatu zuen deian beren ekarpenekin parte hartu zuten pertsona guztien eskuzabaltasunari esker. Eskerrik asko hemendik zuen ekarpena egin zenuten guztioi!

Egitura- eta azpiegitura-aldaketak

Deustuko Unibertsitateak bere egitura egokitu du, eskaintza berriari erantzun egokiagoa emateko. Eskaintza hori laster hasiko da graduko prestakuntzan. Horrela, garai bateko Psikologia eta Hezkuntza Fakultatea desagertu egin da, Osasun Zientzien Fakultatea eta Hezkuntza eta Kirol Fakultatea bezala.

Donostiako campusean Larramendi Eraikina inauguratu zen. 12.000 m2-ko instalazioak dira, eta modernizazio arkitektonikoa ez ezik, aurrerapena ere badakarte campusaren nazioartekotzean eta digitalizazioan.

Ikerketa eta transferentzia – Irakaskuntza

IKERKETA ETA TRANSFERENTZIA

249 pertsona ikertaldeetan

Argitalpenak
399 eragin handiko artikulu
58 luburu
194 kapitulu liburuetan
Ponentzia baino gehiago foro zientifikoetan
61 doktorego tesi defendituta

Jakintzearen tranferenzia
Agente sozial publiko eta pribatuekin eta enpresa arlokoekin egindako eguneroko lana nabarmendu behar da. 204 proiektu garatu ahal izan ziren (mila agente baino gehiago nazioarteko proiektuetan).

Deustu Elhuyar Zientzia Azoka 2021ean egon zen, Europar Batasunak finantzatutako efizientzia eta pobrezia energetikoari buruzko proiektu batekin. Horrela, bat egiten dugu Nazio Batuen Erakundeko 2030erako Garapen Jasangarrirako Helburuekin.

2020 – 2021 ikasturte osoa presentzialtasun egokituak markatu zuen, urrutiko irakaskuntza eta ikasgelan irakaskuntza konbinatuz, ikasleen, irakasleen eta euskarri teknikoa bermatzen dutenen ahalegina kontuan hartuz. Eskerrik asko pertsona hauei guztiei!

Berezko tituluen eta etengabeko prestakuntzako tituluen artean, bereziki aipatu nahi dugu 14 pertsonako taldea, “enplegu lagundurako lan-gaikuntzarako unibertsitate-hedapeneko diploma” amaitu dutenak. Titulu propioa, Euskadin aitzindaria, adimen-urritasuna duten gazteen enplegurako, gizarteratzerako eta unibertsitaterako prestakuntza integrala eskaintzen duena eta Deustuko Unibertsitateak eta GAUDE elkarteak batera ematen dutena.

Amaitzeko, eskerrak eman zizkien Idazkari Nagusiak unibertsitate-komunitateari eta gure proiektuan laguntzen duten erakunde publiko eta pribatuei, zailtasunak zailtasun, denak aurrera jarraitu dezan egindako ahaleginengatik. Eta, azkenik, in memoriam, ikasturtean zehar utzi gintuzten pertsonak aipatu ziren.

Memoria akademikoa aurkeztu ondoren, Ingeniaritza Fakultateko katedradun Javier García Zubiak hasierako lezioa eman zuen: «Ametsa eta urruneko esperimentazioaren amua » (Hasiera hitzaldi osoa euskaraz), eta, jarraian, José María Guibert errektoreak hartu zuen hitza (hitzaldi osoa).

IRAKASKUNTZA

Ranking-ak
BBVA Fundazioaren U-Ranking-ak eta Ikerketa Ekonomikoen Valentziar Institutuak (IVIE) Espainiako 3 unibertsitaterik onenen artean kokatzen dute, bigarren tokia ematen zaiolarik irakaskuntza arloan. Fundación Conocimiento y Desarrollo erakundearen ranking-aren arabera, Espainiako 10 unibertsitaterik onena artean dago. Times Higher Education World University Ranking-aren arabera, Deustu mundu mailako 800 unibertsitaterik aonenen artean dago.

Deusto Business School-ek Association to Advance Collegiate Schools of Business (AACSB) ope handiko akreditazioa lortu du.

Titulazio berriak
Medikuntza, Fisioterapia, Datuen Zientzi eta Adimen Artifiziala eta Robotikako Ingeniaritza graduak.

Ekitaldia Iñigo Urkullu Lehendakariaren hitzekin amaitu zen, ikastaroari hasiera ofiziala emateko.

Lehendakariak nabarmendu zuen pandemiak ez duela lortu Deustuko Unibertsitatearen eta euskal gizartearen arteko lankidetza estua itzaltzea, eta harreman hori hiru zutabetan oinarritzen dela azpimarratu zuen: balio humanistetan eta gaitasun eraldatzailean oinarritutako kalitatezko irakaskuntza; harreman estua eta etengabea enpresekin eta erakundeekin; eta nazioarteko mugikortasun-programak. Era berean, zorionak eman zizkion Deusturi Times Higher Education World University Rankings-en bigarren urtez jarraian lortu zuelako bere lekua finkatzea, horrek Deustu munduko 800 unibertsitate onenen artean kokatzen duelarik.

J.C.D.A.

Argazkiak: UD artxiboa