Skip to main content

(Ikast)Urte berri on! 2022-2023

Joan den irailaren 21ean izan zen 2022-2023 ikasturte berriaren hasierako ekitaldia Deustuko Unibertsitateko Paraninfoan, Bilboko campusean.

Joseba Segura Bilboko Elizbarrutiko apezpikua buru izan zuen eukaristia ospakizunaren ostean (Segura monsinorearen homilia), 2022-2023 ikasturtearen inaugurazio ekitaldi akademikoa egin zen. Aurten beste errekor bat lortu da: 2.467 graduko matrikula berri, hau da, % 20,5eko igoera da aurreko ikasturtearekin alderatuta eta % 39,3koa 2020-2021 ikasturtearekin alderatuta. Era berean, nazioarteko ikasleen etorrerak COVID-19aren aurreko zifrak gainditu ditu, eta ikasturte honetarako mila ingurura iritsi da.

Deustuko unibertsitateko elkarteak 2021-2022 ikasturteko azken hiruhilekoan hirurogei ukrainar ikasleei geletan harrera solidarioa emateko egindako ahalegina gogoratu ostean, José María Guibert errektoreak 2023-2024 ikasturterako lehenengo bi online gradu ezarriko zirela jakinarazi zuen. Zuzenbidea eta Informatikako Ingeniaritza, eta Deustuko Unibertsitatearen konpromisoa azpimarratu zuen: “irakaskuntza eskaintza berritzeak gure kulturaren parte izan behar du erakunde gisa, gizarte eragileekin solasean”. Deustuko Unibertsitateak, “batez ere, gizarte hobea eraiki eta lortu nahi du denentzat; Euskadi hobea eta mundu hobea herrialde guztientzat».

2023-2026 plan estrategiko berriaren esparruan, ekimen akademiko batzuk proposatzen dira: Donostiako eta Bilboko Campusetan Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako gradua ingelesez ezartzea, eta Arte Digitaleko lau titulu, Deustuko Unibertsitateari atxikitako Madrilgo zentroan (Voxel Eskola), Advantere zentroarekin bat egiten duen ikastetxean (Deustuko Unibertsitatea – Comillaseko Pontifikala – Georgetown University).

Ikerketaren barruan, errektoreak nabarmendu zuen “ikerketak berezko garrantzia duela. Emozioen diskurtsoa ideiena baino errentagarriagoa den gizarte batean gaude. Horregatik, ezagutzaren arazo eta erronketan ikertzea eta lasaitasunez sakontzea berez ere balioa da. Gizartea berritzeko eta hobetzeko balio badu, hobeto”. Zentzu horretan, Deustuk ikerketa eredu propioa garatu du: diziplinartekoa, sektoreen artekoa, nazioartekoa, berritzailea, inklusiboa eta eragin zientifiko eta soziala duena.

Errektorearen hitzaldi osoa.

Ekitaldi akademikoaren buru izan ziren Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria, José María Guibert (sj) Deustuko Unibertsitateko errektorea, eta gure unibertsitateko Gobernu kontseiluburu Javier López Arízteguik (sj) ere hitz egin zuen. Ekitaldian, beste agintari batzuk ere izan ziren: Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburu Jokin Bildarratz, Euskal Herriko Unibertsitateko errektore Eva Ferreira eta Mondragon Unibertsitateko Vicente Atxa, baita Nafarroako Unibertsitateko Tecnun-eko zuzendaria, Raúl Antón, eta Bilboko beste agintari batzuk zibil eta erlijioso batzuk ere.

Lehenengo hitzak, ekitaldiko zeremonia-maistra gisa, Deustuko Unibertsitateko Idazkari Nagusi Stella Solernou Sanzek eskaini zituen eta aurreko ikasturteko txosten akademikoa irakurri zuen.

Haren ondoren, Felipe Gómez Isa doktoreak, Zuzenbide Fakultateko irakasleak, irekiera hitzaldia eman zuen: “Garapen Jasangarrirako Helburuak: belaunaldi barruko eta belaunaldi arteko kontratu sozial berri baterantz”.

Ekitaldiari amaiera emateko Iñigo Urkullu lehendakariak hitz batzuk eskaini zituen eta hala eman zitzaion hasiera ofiziala ikasturteari.

Lehendakariak euskal unibertsitate sistemarekin lortutako akordioa azpimarratu zuen, helburu hauek lortzeko:

– Unibertsitateko nazioarteko ikasle kopurua bikoiztea 2026rako.
– Nazioarteko eskaintza akademiko ospetsu eta espezializatua zabaltzea eskaintza osoaren %25era heltzeko.
– Mugikortasuneko modalitate malgu eta inklusiboagoetan berritzea, baita praktiken eta ikaskuntza dualaren nazioarteko dimentsioa txertatzea ere, ikasleen % 50ek gutxienez nazioarteko esperientzia batean parte hartuko duela bermatzeko.

Irudien galeria.

J.C.D.A.

Argazkiak: DUko artxiboa