Blockchaina: balioaren eta konfiantzaren disrupzioa

Batzuen ustez, blockchaina mendeko teknologiarik disruptiboena da: negozioetan, garapen politiko, sozial eta, oro har, mundu digitalean harremanetan jartzeko moduan.

Lehenetsitako gaia Davosen: Munduko Foro Ekonomikoaren inkesta batek iradoki zuen munduko BPAren % 10 blockchainean biltegiratuko zela 2027an. Datu horrek erakusten du inbertsio handiak ari direla teknologia horretan egiten: arrisku kapitaleko funtsak 1.000 milioi USD inbertitzera iritsi ziren eta Hasierako Moneta Eskaintzen berariazko inbertsio eredua 5.000 milioira iritsi da.

Bitcoinaren azpian dagoen teknologia da. Bitcoina moneta birtual ezagunena da, besteak beste, izaten duen fluktuazio ikusgarriagatik. Monetaren merkatuko balioa 200 mila milioi baino gehiagoan igo zen 2017an.

Baina, non eta zergatik sortu zen? Duela 10 urte, finantza krisi bete-betean geundela, Satoshi Nakamoto izeneko batek Bitcoinaren Protokoloa argitaratu zuen eta haren oinarri den teknologia da blockchaina.

Protokolo hori P2P moneta batekin digitalki operatzeko sortu zen. Bankurik gabe. Inolako bitartekaririk gabe.

Blokeen katea edo blockchaina datu base banatu izugarria da, munduan milioika ordenagailutan (nodotan) erreplikatua. Aurrekoarekin sekuentzia aldaezinean lotzen den bloke baten informazioa erregistratzen du.

Datu basea kriptografikoki segurua da; horrek esan nahi du datua erregistratzeko bi gako kriptografiko behar dituzula: bata, publikoa, oinarrian informazioa gordeta dagoen helbidea; eta, bestea, pribatua, zure gako pertsonala, inork ezagutzen ez duena.

Bloke bakoitzeko informazioa hash batekin –egitura kriptografiko bat– erregistratzen da. Horri esker, informazioa ezin da manipulatu, ez informazioa bera, ezta haren sekuentzia ere.

P2P sistema bat da. Sistema horretan, konektatuta dauden ordenagailu guztiak berdinak dira, sistema deszentralizatu bat eratzen du eta aldeen kontsentsuz funtzionatzen du, inork antolatu edo zuzendu gabe.

Baina, zelan izan konfiantza milioika ezezagunengan?

Bitcoinean, ezagutzen dugun sare publikorik garrantzitsuenean, jokoen teoria aplikatuta, nodorik gehienek informazio zuzena erregistratuko dute bakoitzaren interes propioagatik.

Transakzio balioduna erregistratzen duen lehenengoak lehiaketa matematiko bat irabazten du eta horrek eskubidea ematen dio bitcoinak jasotzeko edo “ustiatzeko” (protokoloan sortutako bitcoinen guztizkoaren meategitik ateratzen ditu birtualki).

Horrekin guztiarekin kontsentsu deszentralizatua lortu nahi da eta ezagutzen dugun Interneten gastu bikoitza prebenitzea.

Azken 40 urteotan bizi izan dugun iraultza handia informazioaren Internet da. Zalantzarik gabe, Internetek errotik aldatu du komunikatzeko modua, lan egitekoa, antolatzekoa eta negozioak egitekoa.

Baina orain arte, Interneten bidez transmititu ahal genuena partekatu nahi dugun informazioaren kopia bat da. Sareen bidez zerbait bidaltzen dugunean, bidaltzen dugun hori gure dokumentuen, argazkien edo musikaren kopia bat da. Jatorrizkoak geuk ditugu.

Gaur egun, blockchainarekin balioaren Interneten garaira pasatu gara. Smart Contract delakoei esker (automatikoki exekutatzen diren programa informatikoak, kodearen baldintza zorrotzak betetzen badira), tituluak eta balioa zuzenean truka ditzakegu. Bitartekorik ez artekaririk gabe.

Internet berri hori ez da inoren jabetza eta proiektu harrigarriak garatu daitezke bertan, irudikatu ere egin ezin ditugunak.

Gartner-ek iragarri du enpresek mozkinak 176.000 milioitan igo ditzaketela 2025erako berrikuntza hori erabilita eta 2030erako 3,1 bilioi baino gehiagoko hazkuntza aurreikusten duela.

Transferentziak arinago, merkeago eta seguruago egin daitezke. Berehalako ordainketak, komisiorik ez errekargu erantsirik gabe; nazioarteko merkataritzako dokumentazioa erraztu dezake; identitate digitala garatzea, bezeroa hobeto ezagutzeko (KYC prozesuak), etab.

Finantzetatik harantzago… diamanteak bezalako ondasunen trazabilitatea ziurtatu dezake, energia trukea, hornidura kateak, tituluen erregistroa, erregistro medikoak, jokoak, musika, kirola, finantza inklusioa, paperik gabeko errefuxiatuak identifikatzea, bozka elektronikoa, identitate subiranoa. Eta hori hasiera baino ez da.

Baina ez dezagun geure burua engainatu, garapen eta efizientziaren aldeko apustu horrek erronka handiei egin behar baitie aurre, ez bakarrik erronka teknologikoei, negoziorako balio ekarpenei edo gobernantzari; baita lege eta arautze arlokoei ere. Azken horiek elkarlaneko eta jakituriazko izugarrizko ahalegin bateratua eskatuko dute, kontsumitzaileen interesen, arriskuaren eta berrikuntzaren babeseko oreka bermatzeko.

Deusto Business School Madrid-ek, industriari eta zerbitzuei eragiten dieten gai berritzaileetan jakintzaren zabalkundea lideratu nahian, Blockchainaren inguruko executive prestakuntzako programa bat sortu du.

Teknologia disruptibo horretan aplikatzen diren alderdi guztien inguruko ezagutza izan nahi duten enpresetako exekutiboei, kontseilariei eta finantza eta lege aholkulariei zuzendutakoa da.

Blockchain: la disrupción de valor y la confianza mintegiaren helburua hau da: paradigma berri horrek zabaltzen dituen aukeren eta enpresak kudeatzeko moduaren inguruko trebakuntza ematea da.

Gai bakoitzeko aditurik handienekin batera, Internet berri horretan eragiten duten alderdi teknologikoak, programaziokoak, finantza arlokoak, arlo juridikokoak eta gobernantzakoak ezagutu ahal izango dituzte ikasleek.

2018an 1. edizioak izan zuen harrera bikainaren ondoren, Deusto Business Schoolek programaren 2. edizioa zabalduko du. 6 arratsaldetako saioak izango dira, 16:00etatik 20:30era, martxoaren 20an hasita, DBSren Madrileko egoitzan (Castelló 76).

Mirari Barrena
Deustuko Unibertsitatea Blockchain Mintegia Zuzendari ondokoa

Partekatu ezazu