Skip to main content

Alumniek ere Donostiako egun luzeenean hartu dute parte: Deustuko Unibertsitateko Danborrada

Historiaren arabera, 1830eko hamarkadan, ziur aski 1834 eta 1836 urteen artean, Inauterietako konpartsa bat sortu zen, San Sebastian eguneko goizaldeko bostetan kalera irteten zena, Diana moduan, egun horretan egiten zen sokamuturra iragartzera. Ibilbidea amaituta, konpartsa danbolinarekin elkartzen zen eta elkarrekin sartzen ziren, jai handi guztietan bezala, Konstituzio Plazara.

Poliki-poliki, XX. mendean zehar, Danborradan parte hartzen zuten konpainien kopurua handitzen joan zen. Aldi berean, ohitura hori Inauterietatik aldetzen joan zen, behin betiko.

1976an, jada 16 konpainia ateratzen ziren danborradan; 2018an, 143 konpainia atera dira.

184 urte igarota, azken hiru urte hauetan, urtarrilaren 20an, Deustuko Unibertsitateko danborrada Donostiako campusetik abiatzen da, goizeko zortzietan. Unibertsitateko elkarteko askotariko kideek osatzen dute konpainia: alumniek, ikasleek, irakasleek, zerbitzuetako langileek eta unibertsitatearen lagunek. Horiek guztiek osatzen dute konpainia berezi hau. Nahasketa horrek adin, hiri eta herrialde askotako pertsonek hiriko jai handian parte hartzeko ilusioa eta zirrara sentitzea eragin du. Unibertsitateko kide izateaz harro, Deusturen ordezkariak dira egun garrantzitsu honetan. Eta urtez urte, konpainia HANDITZEN ari da.

Egunari hasiera emateko, Unibertsitateko Errektoreak, Jose Maria Guibertek, bandera igotzen du, Donostiako campusean, konpainiako hiru arduradunek lagunduta, hirurak emakumeak: Carolina Kutz, Deusto Alumnikoa, Danbor Nagusia; Anaïs Iglesias, Upelen kaboa; eta Onintza Zarzuelo, banderaduna.

Danborrada hiriguneko kaleetan barrena ibiltzen da, bizilagunak esnatuz, Sarriegiren doinu alaiekin.