
2020ko etxeratze agindua zela-eta izan ezik, 2004tik hona urtero egin da eta aurten hogei urte bete ditu Deustuko Unibertsitateko Enplegu eta Ekintzailetza Foroak. XX. Enplegu eta Ekintzailetza Foroa otsailaren 26an eta 27an egingo da, formatu presentzialean, Bilboko campuseko klaustroetan. Donostiako campuseko ikasleentzat, autobusak egongo dira hilaren 26an (interesa dutenek esteka honen bidez eman behar dute izena).
Zer da Enplegu eta Ekintzailetza Foroa?
Enplegu eta Ekintzailetza Foroa aurrez aurreko recruiting eta networking (langileen hautaketa eta sare lanerako) gune bat da, enpresen, ikasleen (3. eta 4. mailakoen eta gradu bikoitzeko ikasleen curriculumeko praktikak bilatzeko) eta lan-merkatuan lehen aldiz murgildu nahian ari diren tituludunen arteko topagune gisa funtzionatzen duena. Deustuko Unibertsitateak gizarteari talenturik onena transferitzeko eta ikasleei eta ikasle ohiei lanbideko aukerarik onenak eskaintzeko apustua egiten du, baita enpresen kontratazio premiak betetzekoa ere.
Bi egun horietan, Foroan parte hartuko duten sektore guztietako hirurogeita hamar enpresa eta erakunde baino gehiago izango dira Bilboko klaustroetan. Era berean, antolatutako jardueretan parte hartu ahal izango da: mahai-inguruak, topaketak, tailerrak… guztiak ere enplegagarritasunaren arloan. Pertsona askok parte hartzen dute: horietako asko Deusto Alumni komunitatekoak, Foroan parte hartzen duten enpresetako giza baliabideetako adituak eta gure unibertsitatean ematen diren ezagutza-arlo guztiak hartzen dituzte barruan. Hona hemen erakunde horietako batzuen zerrenda laburra.
Adi! Enpresa batzuk egun jakin batean bakarrik egongo dira; beraz, ez despistatu eta aztertu arretaz parte-hartzaileen zerrenda ahalik eta etekinik handiena ateratzeko. Esteka hauetan, otsailaren 26an eta 27an zein enpresa egongo diren ikusi ahal izango duzu.

Deustuko Unibertsitateko Alumniak Foroko jardueretan
- Teresa Areizaga Ezcurdia (Psikologiako lizentziatua, prom.: 00, Giza Baliabideetako masterra, prom.: 01), PKF Attest-eko bazkidea.
- Mikel Azkoaga (Enpresa Zuzenbide Masterra, prom.: 14), abokatua, zerga aholkularia, Agem Consultores y Auditores, S.L. enpresan.
- Sofía Basáñez Sotomayor (EAZ, prom.: 13), Digitalizazioa – Eraldaketa digitala eta berrikuntza, Kutxabanken.
- Nagore Beltrán (EAZ + Informatikako Ingeniaritza, prom.: 20), Tech Consultant & Product Marketing Manager, LKS NEXT enpresan.
- Nerea Bengoa Arzac (EAZeko lizentziatua, prom.: 98), Goi Zuzendaritzako zuzendaria, Agem Consultores y Auditores, S.L. enpresan.
- Ortzi de la Quintana Ibáñez (Zuzenbideko lizentziatua, prom.: 01), Administrazio Orokorreko teknikaria letradu idazkari-kontu-hartzaile gisa Larrabetzuko Udalean.
- Carlos Díaz Armiño (Nazioarteko Harremanak + Zuzenbidea, prom.: 18), Gernika-Lumoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Epaitegiko epaile titularra.
- Miren Dobaran Urrutia (Euskal Filologiako lizentziatua, prom.: 93; Itzulpen Masterra, prom.: 95), Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia.
- Teresa Estéfano Álvarez (EAZ + Zuzenbidea prom.: 18), Bizkaiko Foru Ogasuneko Finantza ikuskatzailea.
- Jonathan Felgueroso Conde (Zuzenbideko lizentziatua, prom.: 03), Lege eta Zerga arloko zuzendaria, Agem Consultores y Auditores enpresan.
- Josu Garay Montero (Zuzenbideko lizentziatua,: 00, Europar Ikasketetan diplomatua, prom.: 01), GSIN Bizkaiko Zerbitzu Juridiko Probintzialeko letradua.
- Iciar González Carrasco (Zuzenbide Ekonomikoko lizentziatua,: 93), Euskal Autonomia Erkidegoko Lan Ikuskaritzako arduraduna.
- Arantzazu Golderos (Zuzenbide Ekonomikoko lizentziatua, prom.: 99), Europako Batzordea.
- Cristina Irigoyen Miró (EAZ + Industria Ingeniaritza Teknikoa, prom.: 18, Industria Ingeniaritzako Masterra, prom.: 20), Operations Manager, Amazon enpresan.
- Jesús Herrero (Informatikako doktorea, prom.: 99), Merkatu Turistikoaren kudeatzailea, TECNALIA.
- Pablo Irigoyen Miró (Informatikako Ingeniaritza, prom.: 20), IT Risk and Compliance Senior Consultant, PwC Espainian.
- Teresa Laespada (Soziologiako doktorea, prom. 06. Soziologia eta Politika Zientzietako lizentziatua, prom.: 89). Bizkaiko Foru Aldundiko Enpleguko, Gizarte Kohesioko eta Berdintasuneko foru diputatua eta diputatu nagusiordea.
- David Mora (Turismoa, prom.: 94), Turismoko aholkularia eta prestatzailea.
- María Múgica Lecuona (Zuzenbide Ekonomikokoa, prom.: 13), Estatuko abokatua – Bizkaiko burua.
- Lola Onieva Mira (Esade, People Analytics eta berrikuntza digitala Giza Baliabideetan, prom.: 24), Head of Talent Acquisition & Organization, Persán-en.
- Gonzalo Olmos Gil (Zuzenbide Ekonomikokoa, prom.: 20), Cangas de Onis Erregistroko erregistratzailea (Asturias).
- Aintzane Perez Zabala (MBA Executive, prom.: 08), Environmental Manager Nervacero, CELSAn.
- Mikel Sagarna Uriarte (Psikologia, prom.: 12, Giza Baliabideetako masterra, prom.: 13), Talent Acquisition Manager, CAF enpresan.
- Javier Sánchez-Pando Uribe-Echevarría (EAZ + Zuzenbidea, prom. 17), Manager – Strategy & Operations Deloitte Consulting-eko Sektore Publikoan.
- Itziar Sancho Pascual (Psikologia, prom.: 99), Garapen eta Jasangarritasuneko burua, Bilboko Portu Agintaritza.
- Fermina Torres (Loyola Unibertsitatea, Zuzendaritzako Trebetasunen Programa, prom. 15), Senior Talent Acquisition Specialist aditua, INECOn.
- Borja Torres Fuentes (EAZ + Industria Teknologien Ingeniaritza, prom.: 17), Sektore Publikoko eta Turismoko kudeatzailea, Deloitten.
- María Uriarte Fouassier (Hizkuntza Modernoak eta Kudeaketa, prom.: 18. European and Internatioal Business Management masterra, prom.: 19), Manager arloa, Amazon enpresan.
- Esther Urrutia Idoiaga (Zuzenbide Ekonomiko lizentziatua, prom.: 93), Justizia Administrazioko Letraduen Kidegoa.
- Ricardo Villanueva Puertollano (Zuzenbideko lizentziatua, prom.: 87), Administrazio Publikoko zuzendaritzako langileak.
Aurreikusitako jarduerak
(Denak ikusteko, kontsultatu Foroaren webgunea):
Zuzenbidearen arloan, hilaren 26ko arratsaldean, Bilboko campuseko IIBZ liburutegian, topaketa bat egongo da Zuzenbidea eta Enplegu Publikoa 2025 gaiari buruz: Oposaketak prestatzea buruan? Ezagutzen dituzu aukerak? (esteka honetan eman behar da izena).
27an, 10:00etatik 11:00etara, Eraikin Nagusiko entzungelan, saio bat egongo da Arantzazu Golderosekin (Zuzenbide Ekonomikoko lizentziatua, prom.: 99), Europako Batzordeko ordezkariarekin. Izenburua hau izango da: Europar Batasuneko erakundeetan lan egitea: Enplegu-aukerak eta praktikak, hautaketa-prozesuak EPSO (beharrezkoa da esteka honetan izena ematea).

Mahai-inguruak
Aurten sei mahai-inguru handi antolatu dira ezagutza arlo hauen inguruan: Aholkularitza, AA eta Big Data, Eraldaketa digitala eta industria jasangarritasuna, Banka berria, Gorputz eta kirol hezkuntza eta Turismoa.
Otsailak 26:
- 11:00etatik 12:00etara, Barandiaran aretoan, Eraikin Nagusian, (EAZ): Aholkularitza lanean: ideiatik soluziora (eman izena hemen).
- 12:00etatik 13:00etara, Garate aretoan, Eraikin Nagusian, (Ingeniaritza): Informatikako Ingeniaritza AAren eta Big Dataren aroan: erronkak eta funtsezko gaitasunak (eman izena hemen).
Otsailak 27:
- 09:00etatik 10:00etara, Garate aretoan, Eraikin Nagusian, (EAZ / Zuzenbide ekonomikoa): Bankaren aro berria: Zure etorkizun profesionala aztertzen (eman izena hemen).
- 10:30etik 11:30era, Barandiaran aretoan, Eraikin Nagusian, (Turismoa): Turismo adimendunerantz: aholkularitza estrategikoaren eta ikerketa-zentroen rola (eman izena hemen).
- 12:00etatik 13:00etara, Barandiaran aretoan, Eraikin Nagusian, (Ingeniaritza): Ingeniaritza 2030: Eraldaketa digitala eta jasangarritasuna industrian (eman izena hemen).
- 12:00etatik 13:30era, Entzungela, Eraikin Nagusia, (Jarduera Fisikoa eta Kirolaren Zientziak): Gorputz eta kirol hezitzailearen figura: araudia, enplegua eta lanbideko aukerak.
Foroaren ordutegia
10:30etik 14:30era 26an eta 09:30etik 14:30era 27an
3., 4. eta gradu bikoitzetako 5. mailako ikasleek parte hartu ahal izango dute, curriculumaren barruko praktiken bila eta lan-merkatuan lehen aldiz sartu nahian ari direnek.
Enplegu eta Ekintzailetza Foroari buruz dituzun zalantzak posta elektronikoz bidali ahal dizkiguzu helbide honetara: alumni_empleo@deusto.es.
Zergatik parte hartu Enplegu eta Ekintzailetza Foroan?
- Hitz egin aurrez aurre zure etorkizuneko errekrutatzaileekin
Enpresetan erabakiak hartzen dituzten pertsonak zuzenean ezagutzeko unea da hau. Aurkez iezaiezu zeure burua, egin iezazkiezu galderak eta utz iezaiezu ahaztuko ez duten inpresioa. Zuk duzu haiek behar dutena! - Konektatu zuzenean top enpresekin
Hautaketa arduradunak hemen daude, zu zauden leku berean, talentua aurkitzeko prest. Aprobetxatu aukera izotzaldia urtzeko, nahi duzun guztia galdetzeko eta zure etorkizun profesionala eraikitzen hasteko. - Ikas ezazu onenengandik jarduera paregabeetan
Tailerrak, mahai-inguruak, dinamikak… Hemen duzu trikimailuak ikasteko, konfiantza irabazteko eta hautaketa prozesuetan nabarmentzeko behar duzun guztia. Atera probetxurik handiena eskaintzen den guztiari! - Ezagutu zuretzako aukerarik onenak
Aztertu enpresak, informatu haien balioei buruz, zer eskaintzen duten eta nola egokitu zaitezkeen. Dena eskura izango duzu zure etorkizunerako aukerarik onenak zein diren erabakitzeko. Hemen hasten da dena!

Babesleak
