
Ezkerretik eskuinera: Virginia Tolin, Juan Jose Etxeberria SJ, Jose Maria Guibert SJ, Maria Buzarco, Antonio Allende SJ eta Jesus Riaño
Madrilgo Arrupe campuseko eraikin berrian egin zen ekitaldia. Eraikin berria 2024ko irailean inauguratu zen, eta beste urrats bat da Comillas Pontifikalaren eta Deustuko Unibertsitatearen arteko lankidetzan. Deusto Alumnik eta Comillas Alumnik elkarrekin antolatu zuten joan den urtarrilaren 30ean, bi erakundeetako Alumniekin, solasaldi bat: La caverna: Diario de un secuestro. Hizlariak bi izan ziren: José Mari Guibert (SJ), liburuaren autorea, Deustuko Unibertsitateko errektore ohia eta Comillas Unibertsitate Pontifikaleko egungo irakaslea, eta María Burzaco Samper, Comillas ICADEko irakaslea.
Jesus Guibert autorearen aita zenaren eta terrorismoaren mehatxuak jasan zituzten euskal enpresaburuen omenez idatzitako lanaren inguruko solasaldia gogoetarako gune izan zen, eta memoriak duen boterea eta gure historia ulertzeak etorkizun bidezkoagoa eraikitzeko duen garrantzia gogorarazi zituen.

Antonio Allende Felgueroso (SJ) Comillas Unibertsitate Pontifikaleko errektoreak aurkeztu zuen ekitaldia, eta bertan izan ziren Antonio Allende Felgueroso (SJ) Deustuko Unibertsitateko errektorea, Ana García-Mina UNIJESeko Espainiako Probintziako Unibertsitateen Sektoreko ordezkaria, Virginia Tolín Hernani Comillas Alumniko zuzendaria eta Jesús Riaño Deusto Alumniko zuzendaria.
Riañoren ustez, ekitaldiak agerian utzi zuen sarearen gaitasuna eta irismena. Halaber, nabarmendu zuen Deusto Alumni eta Comillas Alumni erakundeen arteko lankidetza, Jesusen Lagundiko bi erakunde horien arteko loturak indartzeaz gain, balioa emango diolako haien komunitate akademikoari. Horrelako ekimenek garatzen laguntzen dute.
Aurkezpena La Caverna Arrupe campusean 2025/01/30
Erlazionatua
Jesusen Lagundiak ‘Arrupe campusa’ estreinatu du