Komunikazioko Gradua egiten hasi zinen eta, aldi berean, zure ibilbide profesionala garatu duzu kulturaren kudeaketaren eta komunikazioaren arloan.Harrezkero, ez zara gelditu.Noiz eta nola konturatu zinen zure bokazioa zela?
Galdera hori sarritan egin diot neure buruari. Uste dut faktore desberdinek eragin zutela prozesuan. Alde batetik, beti gustatu izan zait kantatzea eta idaztea; bestetik, Komunikazioko Gradua aukeratu nuen, irakasgaien aniztasunarengatik (idazkera, ikus-entzunezkoen ekoizpena, historia, etab.). Oso argi nuen zertara dedikatu nahi nuen. Komunikazioaren bitartez ohartu nintzen ideiak transmititzea gustatu egiten zitzaidala, komunikazio kanala edozein izanik ere; eta egun batean, biak batera aurkitu nituen: arteak eta komunikazioak horretarako balio dute, jendeari mezuak bidaltzeko. 2016an publizitatean aritu nintzen eta esan zidaten ezin nintzela sormen lanetan aritu. Beharbada, egun horretan pentsatu nuen oker zeudela eta egunero borrokatuko nuela komunikazioa eta kultura batzeko. Gaur egun, horixe da mugitzen nauena eta nire bizitzan egin nahi dudana.
Espediente bikaina duzu, zure promozioko onena, ez du ematen liburutegiko sagutxuazarenik. Zenbateraino uste duzu lagundu dizula gustatu zaizuna egiteak zure emaitza akademikoak hobetzen? Eta alderantziz, uste duzu zure prestakuntzak lan profesionalean lagundu egiten zizula?
Ikastuna naizela (empollona) esan izan didate nire bizitzako hainbat etapatan, beti bizi izan dudan zerbait da. Klitxe baten modukoa da, baina ikasketetan, txikitatik, ordu asko igaro behar izan dut apunteen aurrean. Beti gustatu zait eskolara joatea, bai eskolan bai karreran, eta, beraz, nire buruan informazioa edukitzea erraza zen. Praktikak, ingeleseko eskolak eta nire zaletasunak beste jarduera batzuekin (praktikak, ingeleseko klaseak, lan txikiak) bateragarri egiteak lagundu egiten zidan burua irekitzen eta nire denbora antolatzen ikasten. Hori garrantzitsua da. Aste osoan zehar gauza ezberdinak egin ahal izateak, arlo guztietan produktiboagoa izaten laguntzen zidan naiz eta ez nuen nire burua betetzen informazioa mota batekin soilik, dosifikatu eta hausnartu egin behar nuen.
Contorno Urbano hiriko arteari buruzko lehenengo fundazioa da, Espainian.Nola sentitzen zara ikasketak amaitu eta hiru urtetara lehen mailako fundazio bateko kudeatzaile izatera iritsita?
Harro nago neure ibilbide akademikoa eta profesionalarekin, baina ez da erraza izan. Komunikazioaren esparruan, urtean ehunka tituludun gara, eta langabezia handia dago. Kultur sektorea are prekarioagoa da, oso zorrotzak baitira, kudeatzaile kultural baten funtzioen mugak, askotan, ez dira argiak; lan ordu asko bete behar dituzu, eta soldatak itogarriak dira. Iruditzen zait sorte ona izan dudala, gaur egun dudan egoera ez da beste une batzuetakoa bezain prekarioa eta, batez ere, gustuko dudan lanean ari naizelako eta ikasi dudanaren arloan ari naizelako. Contorno Urbano erakundeak proiektu ederrak eta motibagarriak ditu, gure gizartean beharrezkoak direnak, egunero ikasten laguntzen didate, eta pozik nago. Baina, zoritxarrez, tristea iruditzen zait gustatzen zaidan arloan lan egiteagatik pozik egotea, normala izan behar luke denontzat.
Artea, kultura gizartearen zerbitzura.Hori da lan egiten duzun fundazioaren araua.Zein dira zailtasun handienak abangoardiako joerak eta tradizionalak bateragarri egiterakoan hiri ingurunean?
Jendeak ez du ohitura edo korronte artistikoen arabera ikusten edo kontsumitzen. Gizarteak hiriko arteari, graffitiei eta ikusizko arteei zuzendutako estigma eta aurreiritzien aurka borrokatzen du egunero. Graffitia oso fenomeno soziokultural garrantzitsua izan zen New Yorken hasieratik. Contorno Urbanon lanean hasi baino lehen, ez nuen milaka gazterengan izan zuten eragina ezagutzen. Sortu zenetik, buru oztopo horiek apurtzen saiatu gara eta jendeari ulertarazten artea anitza dela eta helburu ezberdinak dituela, batzuetan estetikoak, bestetan aldarrikapenezkoak eta identitarioak. Publikoa hezten saiatzen gara, artista, teknika eta korronteen aniztasunaren alde egiteko. Artea gauzatzeko modu bakarr
Zein aholku emango zenieke Deustuko Unibertsitateko Alumniei, kultura garatzen eta sustatzen lagundu dezaten gizartearen onerako?
Esango nieke, kultura, zinema, antzerkiaren alde egiteko, dantza eta zirkuaz (estigmatizatutako beste sektore bat) gozatzeko, burua irekitzeko eta erosotasun eremutik haratago joateko. Netflix liburu bat erostearekin edo kontzertu batera joatearekin bateragarri egin daitekeela. Arriskuak hartzeko eta noizean behin erakusketa zoragarrietara joateko, Kubo Kutxa, Tabakalera edo San Telmo Museora. Gure ondare artistikoa eta kulturala zaindu eta baloratu dezatela, errespetatzeaz gain; gozatu dezatela, geu garelako bizia ematen diogunak.
Eskerrik asko zure denbora tarte bat eskaintzeagatik.Azkenik, zer gogoratzen duzu Deustuko Unibertsitatean pasatu zenituen urteetatik?
Urte horiek nostalgiaz eta maitasunez gogoratzen ditut, karreran asko gozatu nuelako. Profesional gisa eta pertsona gisa hazi egin nintzen ikasitakoari esker. Nire oinarri metodologikoa hor dago: komunikazio planak, idazketa, irizpideak eta zehaztasuna. Baina batez ere ikasi nuen pertsonak direla garrantzitsuenak. Sorte ona izan nuen, nire bizitzan eragin handia izan zuten irakasleak ezagutu nituelako, esaterako Leyre Arrieta, Eider Landaberea, María Larraza eta Alazne Mujika. Bakoitzak bere estiloarekin, bere metodoekin, bere izaeraren bitartez, pixkanaka lortu zuten nik neure burua ezagutzea, eta erabaki nuen nolakoa izan nahi nuen. Baina garrantzitsuena da, sortea izan nuela nire bizitzan nire ikaskide eta lagunak sartu zirela, Maite Reizabal eta Olatz Pison, urrun egon arren, gaur egun ere garrantzitsuak dira nire bizitzan.