Skip to main content

Pepa Torres, teologoa eta gizarte hezitzailea, Jesusen Bihotzeko erlijioso apostolikoa da eta Red Interlavapiés-eko partaidea. 2020ko otsailaren 4an Laguntzeko adi zikloko bigarren hitzaldia eman zuen: Harrera. Laugarren atea. Deustu Alumni Sozialen barruko zikloa da. Helburuak dira immigrazioaren fenomenoan sakontzea, kontzientziak astintzea eta ekintza eta laguntzari heltzea.
Hitzaldian garatu zituen ideietako batzuk aipatuko ditugu:

Abiapuntuak:

Nondik? Madrileko Lavapiés auzoan jaso du esperientzia. 70 nazionalitate baino gehiagotako pertsonak elkarrekin bizi gara eta eutsi egiten diogu. Duela 13 urte Red interlavapiés jaio zen, mugen eta prekarietatearen aurkako pertsonen sarea.

Ate izatea. (…) Migratzaile eta munduko errefuxiatuen egoeraren aurrean, gizarte zibil eta komunitate fededun gisa, ezin ditugu begiak itxi eta mugetako nekropolitika legitimotzat hartu. Laugarren atea izateko betebehar morala dugu.

HARRERARAKO GILTZARRIAK:

  • Harrera egiteak aurrean duguna gizaki gisa onartzea dakar: gu bezalako bat, sexua, jaioterria, etnia, azaleko kolorea, sexu-joera, egoera sozioekonomikoa zein paperen egoera dena delakoa izan. Pertsonak berdinak eta askotarikoak gara eta gure desberdintasunak direla eta ezin da desberdinkeriarik egin.
  • Harrera egiteak esan nahi du distantziak laburtzea eta bereizten gaituzten muga ikusezinak (aurreiritziak, estereotipoak, legeak, etab.) elkarrekin zeharkatzea.
  • Harrera egiteko migratzaileen eskubideak defendatu eta eskubide horiek urratzea salatu behar da. Migratzaileen eskubideak defendatzeak esan nahi du migratzaileak eurak defendatzeko ardura hartzea, ahalduntzea eta antolatzea migrazio politiketan aldaketak eskatzeko, politika handietatik txikietara.
  • Harrera egitea elkarguneak batera sortzea da, harreman pertsonal eta sozialak zaintzea.
  • Harrera egiteak bizitza zailtzen digu eta baditu bere arriskuak, politika ere badelako, eta jarrera bat hartzera behartzen gaituelako, politikoki zuzena denaren neutraltasuna apurtuz.
  • Harrera egitea elkarrekikotasunaren alde eta partekatzeko sakoneko dinamikaren alde apustu egitea da.
  • Harrera egitea erresistentziatik ahalduntzera doan jauzia erraztea da.
  • Harrera egiteak taldeko adorea eta elkarrekin “eskuz esku” joatea indartzen du, behar komunei elkarrekin aurre egiteko antolatzea.
  • Harrera egitea elkartzeko kultura posible egiten hastea da eta horretarako ezinbestekoa da(…) “hizkuntza komunak”, “oinarrizko hitzak” batera ikastea.