Skip to main content

XXI. Enplegu eta ekintzailetza foroa

Aurten ere, Deustuko Unibertsitateak Enplegu eta ekintzailetza foroa antolatuko du aurrez aurre, 2026ko otsailaren 25ean eta 26an, Bilboko campuseko klaustroetan. Hogeita batgarren ekitaldia izango da, 2004az geroztik urtero egiten dena —2020a izan ezik, konfinamendua dela eta—. Donostiako campuseko ikasleentzat, autobusak egongo dira hilaren 25ean (interesa dutenek esteka honen bidez eman behar dute izena).

Zer da Enplegu eta ekintzailetza foroa?

Enplegu eta ekintzailetza foroa aurrez aurreko recruiting eta networking (langileen hautaketa eta sare lanerako) gune bat da, enpresen, ikasleen (3. eta 4. mailakoen eta gradu bikoitzeko ikasleen curriculumeko praktikak bilatzeko) eta lan-merkatuan lehen aldiz murgildu nahian ari diren tituludunen arteko topagune gisa funtzionatzen duena. Deustuko Unibertsitateak gizarteari talenturik onena transferitzeko eta ikasleei eta ikasle ohiei lanbideko aukerarik onenak eskaintzeko apustua egiten du, baita enpresen kontratazio premiak betetzekoa ere.

Bi egun horietan, Foroan parte hartuko duten sektore guztietako hirurogeita hamar enpresa eta erakunde baino gehiago izango dira Bilboko klaustroetan. Era berean, antolatutako jardueretan parte hartu ahal izango da: mahai-inguruak, topaketak, tailerrak… guztiak ere enplegagarritasunaren arloan. Pertsona askok parte hartzen dute: horietako asko Deusto Alumni komunitatekoak, Foroan parte hartzen duten enpresetako giza baliabideetako adituak eta gure unibertsitatean ematen diren ezagutza-arlo guztiak hartzen dituzte barruan. Hona hemen erakunde horietako batzuen zerrenda laburra.

Adi! Enpresa batzuk egun jakin batean bakarrik egongo dira; beraz, ez despistatu eta aztertu arretaz parte-hartzaileen zerrenda ahalik eta etekinik handiena ateratzeko. Esteka hauetan, otsailaren 25ean eta 26an zein enpresa egongo diren ikusi ahal izango duzu.

Deustuko Unibertsitateko Alumniak Foroko jardueretan

  • Carlos Alvarado Fernández de Villarán (Zuzendarien Aurrerabideko Masterra – MBA, prom.:09; EAZ, prom.: 08) PwC auditoretzako senior managerra.
  • Peio Arriaran García-Ariño (EAZ + Industria Teknologien Ingeniaritzako Gradua, prom.: 24), IDOMeko estrategia aholkularia.
  • Javier Colina Astigarraga (EAZ + Zuzendarien Aurrerabideko Programa, prom. 18), higiezinen aholkularia CBREn, Espainiako iparraldeko inbertsio eta merkatu logistiko eta industrialetan aditua.
  • Arantzazu Golderos (Zuzenbide Ekonomikoko lizentziatua, prom.: 99), Europako Batzordea.
  • Teresa Laespada (Soziologiako doktorea, prom. 06. Soziologia eta Politika Zientzietako lizentziatua, prom.: 89). Bizkaiko Foru Aldundiko Enpleguko, Gizarte Kohesioko eta Berdintasuneko foru diputatua eta ahaldunorde nagusia.
  • María Edith Martínez Rubio (EAZ, prom.: 02) Leroy Merlineko Kudeaketaren Kontroleko arduraduna.
  • Nora Sarasola Irizar (Zuzenbide Ekonomikoko liz., prom: 99), BBK-ko Gizarte Ekintzako zuzendaria.

Aurreikusitako jarduerak

(Izan daitezkeen aldaketak ikusteko, kontsultatu Foroaren webgunea):

Otsailak 25

  • 10:30 -11:30 Barandiaran aretoa. Deusto Alumnik antolatuta, CIC, bioGUNE, AZTI eta DU izango dira parte-hartzaileak: Teknologia berriak eta osasuna: teknologia pertsonen zerbitzura. Arloak: Ingeniaritza eta Osasuna.
  • 10:30-14:00 Oroz eta Idocin aretoak. Deusto Alumnik antolatuta, Adsis, Bizitegi, Eragintza eta Lantegi Batuak izango dira parte-hartzaileak: Elkarrizketa azkarrak. Arloa: Gizartea.
  • 11:00- 11:45 027 gela, Mendeurreneko eraikina. Lanbidek antolatuta: Lanbide Ihes-gela. 1. kutxa: ENPLEGU-MISIOAArloak: Denak. (Esteka honetan eman behar da izena).
  • 11:30-12:15 Graduondoko 1. gela. Psikologia. Lanbidek antolatuta: Lanbide. Errazagoa, hurbilago / Lanbide. Errazago, hurbilago (gaztelaniaz). Arloak: Denak.
  • 12:00 -13:00 Barandiaran aretoa. Deusto Alumnik antolatuta, BBVA, Ikerlan, Vicomtech izango dira parte-hartzaileak: Adimen artifiziala Ingeniaritzara aplikatuta: aldaketaren motorra. Arloa: Ingeniaritza. (Esteka honetan eman behar da izena).
  • 12:00 -13:30 Icaza aretoa. Deusto Alumnik antolatua: Hemen dator kirola: berrikuntza, enplegua eta lanbideko errealitatea. Arloa: Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziak.
  • 12:15 -13:00 027. gela, Mendeurreneko eraikina. Lanbidek antolatuta: Lanbide ihes-gela. 2. kutxa: LEHEN ENPLEGURA ABIATZEA. Arloak: Denak. (Esteka honetan eman behar da izena).
  • 12:30-13:30 Graduondoko 1. gela. Psikologia. BBK-k antolatuta: Talentua eta enplegagarritasuna. Arloak: Denak. 
  • 13:30 -14:00 027. gela, Mendeurreneko eraikina. Lanbidek antolatuta: Lanbide ihes-gela. 3. kutxa: ENPRESAREN OIHALAREN ATZEAN. Arloak: Denak. (Esteka honetan eman behar da izena).
  • 14:30 -15:30 Icaza aretoa. DBAk antolatuta, Abanca, Idom Persán, CBRE eta Caritas izango dira parte-hartzaileak: Eta EAZen ondoren, zer? Ezagutu zure aukerak bankuetan, aholkularitzan, kontsumo handian, higiezinetan eta gizarte eraginean. Arloa: EAZ. (Esteka honetan eman behar da izena).
  • 15:30 -17:30 IIBZko ataria. Zuzenbide Fakultateak antolatuta: ZUZENBIDEA ETA ENPLEGU PUBLIKOA 2026. Oposizioak prestatu nahi? Ezagutzen dituzu aukerak? Arloa: Zuzenbidea.

Otsailak 26

  • 10:30-11:30 Graduondoko 1. gela. Psikologia. Lanbidek antolatuta: Lanbide. Errazagoa, hurbilago / Lanbide. Errazago, hurbilago (gaztelaniaz). Arloak: Denak.
  • 10:30-14:00 Oroz eta Idocin aretoak. Deusto Alumnik antolatuta, SSI, Babesten eta Caritas izango dira parte-hartzaileak: Elkarrizketa azkarrak. Arloa: Gizartea.
  • 11:00- 11:45 027 gela, Mendeurreneko eraikina. Lanbidek antolatuta: Lanbide ihes-gela. 1. kutxa: ENPLEGU-MISIOAArloak: Denak. (Esteka honetan eman behar da izena).
  • 11:00-12: 30 Mateo Ricci areto digitala, Donostiako campusa. Donostiako Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateak – Deusto Alumnik antolatuta: Miren Eizmendi. Batea aholkularitza. Nola egin nire curriculuma. Arloak: Gizarte Lana eta Gizarte Hezkuntza.
  • 11:00 -12:00 Barandiaran aretoa. Deusto Alumnik antolatuta: Arantzazu Golderos, EUROPAKO BATZORDEA – Europar Batasuneko erakundeetan lan egitea: enplegu eta praktika aukerak, EPSOren hautaketa prozesuak. Arloak: ZUZENBIDEA, NAZIOARTEKO HARREMANAK, EAZ, INGENIARITZA, HIZKUNTZA MODERNOAK, HIZKUNTZA MODERNOAK ETA KUDEAKETA.
  • 11:30-12:15 Graduondoko 1. gela. Psikologia. Lanbidek antolatuta: Enplegu-aukerak Europan. Arloak: denak.
  • 12:15 -13:00 027. gela, Mendeurreneko eraikina. Lanbidek antolatuta: Lanbide ihes-gela. 2. kutxa: LEHEN ENPLEGURA ABIATZEA. Arloak: Denak. (Esteka honetan eman behar da izena).
  • 12:30-14: 00 Mateo Ricci areto digitala, Donostiako campusa. Donostiako Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateak – Deusto Alumnik antolatuta: Miren Eizmendi. Batea aholkularitza. Nola prestatu elkarrizketa bat. Arloak: Gizarte Lana eta Gizarte Hezkuntza.
  • 12:30-13:15 Graduondoko 1. gela. Psikologia. BQUO-k antolatuta: Talentu eta ekintzaile inkonformistentzako benetako aukerak: BQUO by DOMINION. Patricia Berjón. Arloak: denak.
  • 12:30 -13:30 Barandiaran aretoa. Deusto Alumnik antolatuta, Accenture, Deloitte, PwC izango dira parte-hartzaileak:  Etorkizuneko ingeniaria: trebetasunak, CVa eta elkarrizketa arrakastatsuak. Arloa: Ingeniaritza. (Esteka honetan eman behar da izena). 
  • 13:30 -14:00 027. gela, Mendeurreneko eraikina. Lanbidek antolatuta: Lanbide ihes-gela. 3. kutxa: ENPRESAREN OIHALAREN ATZEAN. Arloa: Denak. (Esteka honetan eman behar da izena).
  • 14:30 -15:30 Icaza aretoa. DBAk antolatuta, Arteche, Leroy Merlin, Vasco eta LKS izango dira parte-hartzaileak: Eta EAZen ondoren, zer? Ezagutu zure aukerak industrian, retail-ean, logistikan eta aholkularitzan. Arloa: EAZ. (Esteka honetan eman behar da izena).
  • 15:00-16:00 Mateo Ricci areto digitala, Donostiako campusa. Donostiako Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateak – Deusto Alumnik antolatuta: Iker Usón. Nola prestatu oposizio bat. Arloak: Gizarte Lana eta Gizarte Hezkuntza.
  • 16:00-17:00 Mateo Ricci areto digitala, Donostiako campusa. Donostiako Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateak – Deusto Alumnik antolatuta: Gizarte Langileen Elkargo Ofizialaren aurkezpena. Arloak: Gizarte Lana eta Gizarte Hezkuntza.

Foroaren ordutegia
10:30etik 14:30era 25ean eta 09:30etik 14:30era 26an

3., 4. eta gradu bikoitzetako ikasleek parte hartu ahal izango dute, curriculumaren barruko praktiken bila eta lan-merkatuan lehen aldiz sartu nahian ari direnek.

Enplegu eta ekintzailetza foroari buruz dituzun zalantzak posta elektronikoz bidali ahal dizkiguzu helbide honetara: alumni_empleo@deusto.es.

Zergatik parte hartu Enplegu eta ekintzailetza foroan?

Hitz egin aurrez aurre enpresekin
Hurbildu standetara eta aurkeztu zure profila aurrez aurre. Ondo planteatutako “kaixo” batek ateak ireki ahal dizkizu: galdetu zer profilen bila dabiltzan, zer baloratzen duten eta nola aukeratu praktikak edo enplegua nola bilatu.

Zatoz plan batekin (eta ekiteko gogoz)
Etorri aurretik, begiratu enpresen zerrenda eta aukeratu zure gogokoenak. Markatu ezinbesteko 5–10 stand eta prestatu 2–3 galdera giltzarri bakoitzarentzat. Horrela benetako probetxua aterako diozu Foroari.

Erakutsi zure talentua 60 segundotan
Prestatu aurkezpen labur bat: nor zaren, zer ikasten duzun, zer interesatzen zaizun eta zeren bila zabiltzan. Zenbat eta argiago azaldu, orduan eta errazago gogoratuko zaituzte.

Aprobetxatu mahai-inguruak eta topaketa profesionalak
Entzun, hartu oharrak eta hartu parte. Merkatua hobeto ulertzen, benetako ibilbideak ezagutzen eta desberdintasuna markatzen ari diren gaitasunak antzematen lagunduko dizute.

Itxi kontaktua eta eman hurrengo pausoa
Eskatu helbide elektronikoa edo LinkedIn-eko kontaktua, eman eskerrak eskaini dizuten denboragatik eta utzi zure CVa, egoki ikusiz gero. Foroa ez da amaitzen klaustrotik ateratzen zarenean, jarraipena egiten duzunean baizik.

Babesleak