Ekintzaile izateak ezegonkortasun emozionala eragiten du (…). Gorabehera emozionalek halako adikzio antzeko bat sortzen dute, beti urrats bat harantzago joatera bultzatzen zaituena
2015ean, Aritza Loroñok eta José María del Moralek, beste bi bazkiderekin batera, Micolet sortzeko ideia izan zuten,emakumeentzako bigarren eskuko gauzen lineako denda bat. Erabiltzen ez dituzun arropak eta osagarriak saltzeko erakusleiho bat da, kudeaketaz arduratu beharrik izan gabe. Eta egoera onean dagoen era guztietako bigarren eskuko arropa ere eros daiteke. Lehenago, 2010ean, Colectivia sortu zuten, finantzaziorik gabe arrakasta handia lortu zuen startup bat; eta, gaur egun, aisiako eskaintzen argitalpenean lider bihurtu dira.
Colectivia enpresa teknologikoa da, aisiako eskaintzen argitalpenean lider bihurtu dena. Zelan sortu zen enpresa sortzeko ideia?
Betidanik egin zaigu deigarri enpresa berritzaileak sortzea eta, Estatu Batuetan negozio eredu horrek funtzionatzen zuela ikusi genuenez, Colectivia sortzeari ekin genion.
Zeintzuk izan dira zuen arrakastaren gakoak?
Uste dugu batez ere bi arrazoirengatik bihurtu garela lider. Alde batetik, gure eskaintzen kalitateagatik, gure webak jatetxe, spa, hotel, ikuskizun eta bestelako negoziorik onenak iragartzen dituelako, sektorean erreferente diren negozioak eta gure erabiltzaileei esperientzia bikainak eskaintzen dizkietenak. Bestetik, ezaugarri berezi bat dugu: bezeroari arreta zerbitzu pertsonalizatua eta kalitate handikoa eskaintzen diogu eta, horri esker, erabiltzaileek konfiantza dute eta errepikatu egiten dute Colectivian.
2015ean Micolet jarri zenuten abian, Internet bidez bigarren eskuko arroparen salmentan espezializatutako startup bat. Hiru urte pasatu dira eta Europan merkatu berrietan aritzeko prestatzen zabiltzate. Zelan egiten diozue aurre etorkizunari?
Gaur egun, gure sektoreko liderrak gara Europan, nazioarteko merkatu nagusiak zabaltze arrakastatsuari esker: Espainia, Portugal, Frantzia, Erresuma Batua, Italia eta Alemania. Gure asmoa da herrialde horietan dugun posizioa sendotzea eta merkatu berriak zabaltzen jarraitzea.
Epe laburrera, gure plana da Europan beste 6 herrialdetan zabaltzea eta gero Asiara eta Hego Amerikara salto egitea.
Zerk du garrantzi handiagoa Micolet-en, ideiaren atzean dauden gizarte eta ingurumen balioek ala lineako komunikabideetan nabarmentzeak?
Micolet sortu zen modagatiko pasioa eta ingurumenagatiko kontzientziazioa bat egitetik. Uste dut bi horiek direla gure enpresaren funtsezko zutabeak. Gizarte sareak balio horiek komunikatzeko bitartekoak dira. Ez dugu uste bata bestea baino garrantzizkoagoa denik; esango nuke sinergia perfektua dagoela bien artean.
Micoleten negozioa milaka saltzaile ezezagunetan dago oinarrituta, baina influencerrek eta pertsona ezagunek ere erabiltzen dutela ikusten dugu: Cayetana Guillén Cuervok, Ariadne Artilesek, Kira Mirók, María Adánezek, Berta Colladok, MyPeeptoesek edo Paula Lovesek. Zelan ari dira gizarte sareak aldatzen Interneten bidez salmentako negozio berriak sortzeko modua?
Gizarte sareek egiten dute aspaldi ahoz ahoko transmisioak, hilabeteen edo urteen puruz egiten zuena, baina orain minutu batzuk baino ez dira behar. Gainera, lagundu egiten du enpresa txikiagoek edo pertsona ez hain ezagunek euren balioak, estiloak edo ezagutzak partekatu ditzaten.
Pentsa ezazu, Micoleten erosten zuten lehenengo emakumeak ez ziren influencerrak, baina gizarte sareetan partekatzen zituzten euren look-ak eta askoz prezio merkeagoan arropa erosteagatiko poza, ingurumenari ere mesede eginez. Oso denbora laburrean, moda gustuko zuten eta/edo ingurumenagatiko kontzientzia zuten emakumeei transmititu zitzaien. Influencer, aktore, modelo, kantari eta bestelakoen belarrietara ere heldu zen eta euren esperientzia partekatzen zuten Micoleten, harro daudelako eta ingurumenarekiko balio berrien inguruan kontzientzia sortu eta balio horiek sustatu nahi dituztelako ikusentzuleekin, baina gustuko dutena, hau da, modara joatea alde batera utzi gabe.
Berriz, hamarkada bat baino gutxiagoan enpresa arrakastatsu bat ezeze bi ere sortu dituzue eta milioika euroko fakturazio maila lortu duzue. Ekintzailetza izatea adiktiboa da?
Zalantzarik gabe, ekintzaile izateak ezegonkortasun emozionala eragiten du. Goizean inoiz baino gehiago saltzen egon eta goiz erdian web orria jausi egin dakizuke, eta salmentarik okerreneko egun bihurtu daiteke. Gorabehera emozionalak dira adikzioa sorrarazten dutenak eta beti urrats bat harantzago ematera bultzatzen zaituztenak.
Biok ikasi zenuten Deustuko Unibertsitateko ingeniaritzan. Zer aholku emango zeniekete lanbideko karrera hasiko dutenei?
Nik esango nieke ondo prestatzeko gustuko duten horretan eta, behin ezagutza dutela, ekiteko eta helburu gisa ikusten dutena egiteko, bete eta pozik sentiarazten zaituena egiteko.