Bizkaiko Abokatutza eta Gipuzkoakoa bi ekitaldiren protagonista izan ziren azaroan: Deusto Lawyers Bilbon izan zen, hilaren 7an, IIBZ Liburutegiko atarian, eta “Gipuzkoar plaza” Donostian, 27an, Deustuko Unibertsitateko Donostiako campuseko Foro aretoan. Deusto Alumni – Deusto Law Alumnik eta Zuzenbide Fakultateak antolatuta, bi ekitaldiok Deustuko kostaldeko bi campusetako Zuzenbide Fakultateko gradu eta gradu bikoitzetako azken mailetako ikasleen eta Bizkaiko hamazazpi abokatu-bulegoren eta Gipuzkoako hamahiruren arteko topaketa erraztu zuten, esparru akademikoaren eta profesionalaren arteko lankidetza bultzatzen jarraitzeko.
Ekitaldi horien gai zerrenda honako hau izan zen: erakundearen harrera eta agurra, hizlarien aurkezpena, bi mahai-inguru eta, amaitzeko, enplegu-foro gisa, parte-hartzaileen eta bulegoetako ordezkarien arteko topaketa bat, horretarako prestatutako mahaietan, non aukera izan baitzuten elkar ezagutzeko eta ideiak partekatzeko.
Deusto Lawyers-en edizio honetara bulego hauek hurbildu ziren: Garrigues, Deloitte Legal, BSK Legal & Fiscal, Cuatrecasas, Uría y Menéndez, GA-P, Bird & Bird, IparBilbao, EY, KPMG, Lawsome, LKS Next Legal, Pérez Llorca, Barrilero, Hogan Lovells, Andersen eta PwC.
“Gipuzkoar Plazaren” kasuan, topaketa mota honen lehen edizioa izan zen Donostiako campusean eta bulego txiki, ertain eta handien ordezkaritza izan zen bertan: ARPA Abogados Consultores, ARRUTI ABOGADOS SLP, Asesoría Jurídica Navajas, Bufete Barrilero y Asociados, BSK Legal & Fiscal, Cuatrecasas, EY, Garrigues, Hereditas, LKS Next Legal, Mikel Gabilondo-Abogado, PwC, QUANTUM ABOGADOS SLP eta Seinale.
José Ramón Intxaurbe, Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko dekanoak inauguratu zituen bi ekitaldiak.
Donostian, Sergio Guimerans Gipuzkoako Abokatuen Elkargoko Batzordeko idazkari nagusiak eta Estela Brion irakasleak eta Deusto Alumnirekin batera topaketaren antolatzaile eta arduradunak hartu zuten parte.
Hitzaldi horien ondoren, elkarrizketa-mahaiak aurkeztu ziren.
1. mahaia: Abokatutzako espezialitatea Gipuzkoan
Mikel Gabilondo abokatu eta Fakultateko Administrazio Zuzenbideko irakasleak moderatuta, mahai honek Gipuzkoan abokatutzako espezialitatea zein zen nabarmendu zuen. Pertsona hauek hartu zuten parte: Martin Recaldek, LKS Next Legaleko zuzendariak; Ane Agirretxeak, Cuatrecasaseko bazkide nagusi elkartuak; Martin Guiroyk, Arruti Abogados-eko bazkideak, eta Andoni Garciak, abokatuak, Seinaleren sortzaileak eta Fakultateko irakasleak.
2. mahaia: Abokatu batek lanean hasteko izan behar dituen trebetasunak
Bigarren mahaian, Garazi Romero irakasleak moderatuta, lanean hasi nahi duen abokatu batek zer trebetasun izan behar dituen planteatu zen. Adriana Navajas abokatua, Gipuzkoako Abokatuen Elkargoko bokal eta Fakultateko irakaslea; Natale Díez, BSK Legal eta Fiskaleko bazkidea; Jerzy Merchán, Barrilero y Asociados bulegoko abokatua; Maite Aizpiri, Garrigueseko bazkide nagusi elkartua eta Fakultateko irakaslea, eta Dan Ortega, irakaslea eta Quantum Law Firm bulegoaren CEOa eta sortzailea aritu ziren bere iritziak ematen.
Mahai bakoitzaren amaieran, ikasleek egindako galderei erantzun zieten.
Bilbon, hasiera Mar Antonino Zuzenbide Fakultateko Lanbiderako Orientazio Zerbitzuko zuzendariak eman zion hasiera ekitaldiari eta, segidan, dekanoari eman zion hitza. Ondoren, bi mahai-inguru egin ziren. Lehenengoan, abokatu juniorrak izan ziren, gehienak Law Alumni-ko kideak eta, bigarrenean, profesional seniorrak, denak Law Alumni-ko kideak.
1. mahaia: Lanbiderako sarbidea: topaketa abokatu juniorrekin
Patricia Martínez Romo (Barrilero y Asociados), Alejandra Inés Vicario Calleja (Bird& Bird), Nora Gorosabel Aranceta (Deloitte Legal), Jon Mendazona (E&Y), Arnau Gómez Echeverría (LKS Next LEGAL), Ane Corrales (Pérez – Llorca) y Ane Mendia Bilbao (PwC), abokatu juniorrek esperientziarik berrienak azaldu zituzten, etorkizunean lanbideari nola aurre egin eta zer erabaki hartu.
Aurkezleak: Emiliano Amann (EAZ +Zuzenbideko 4. maila), Jon Rodríguez (EAZ + Zuzenbideko 4. maila) eta Maria Zubiaguirre (EAZ + Zuzenbideko 5. maila).
Moderatzaileak: Ane Egaña Narbaiza (EAZ + Zuzenbideko 5. maila), Olatz Alberdi (EAZ + Zuzenbideko 4. maila) eta Maria Lertxundi (Nazioarteko Harremanetako + Zuzenbideko 5. maila)
Zazpi panelistek aurkezpen laburra egin ondoren, moderatzaileek lanbidean hasteari buruzko galderak egin zizkieten.
2. mahaia: Talentu gaztearen kudeaketa bulego handi batean: bazkideen arteko elkarrizketa
Panelistak: Federico Belausteguigoitia (ANDERSEN), Iñaki Berriozabal (BSK LEGAL & FISCAL), José Ramón Berecibar (CUATRECASAS), Pedro Learreta (GARRIGUES), Isabel Fano (KPMG) eta Irantzu Irastorza (Uria Menéndez).
Aurkezleak: Gorka Alcalde (EAZ + Zuzenbideko 5. maila), Gariñe Serrano Belaustegigoitia (Zuzenbideko 3. maila) eta Mireia Uria Plazaola (EAZ + Zuzenbideko 4. maila)
Moderatzaileak: Gorka Zorrilla (Nazioarteko Harremanetako + Zuzenbideko 5. maila), Mario Ezama (EAZ + Zuzenbideko 5. maila) eta Lorea Alonso (EAZ + Zuzenbideko 4. maila)
Eskema berari jarraituz, aurkezpenak egin ondoren, panelistek beren bulegoetan abokatu gazteak lanean hasteari buruzko gogoetak egin zituzten.
Mahai-inguru horren ondoren, María Nagorek, Zuzenbide Fakultateko Ikasketen Antolamenduko, Irakasleentzako eta Erakunde Harremanetako dekanordeak, eta Deusto Alumnirekin batera Bilboko ekitaldiaren antolaketaren arduradunak, ekitaldian parte hartzeagatik eskerrak eman ondoren, amaiera eman zion saioari.
Bi campusetan, elkarrizketa-mahaiak amaitu ondoren, panelistak bulegoetako parte-hartzaileekin elkartu eta guztiek hartu zituzten standak Atrioan bertan, ikasleekin lasai eta zuzenean hitz egiteko aukera izateko. Topaketa horien ondoren, amaitutzat eman zen ekitaldia.