Skip to main content

Deustuko Unibertsitatea eta Olinpiadak

Arrazoi bategatik edo besteagatik, aro modernoko 32 Olinpiar Jokoek, 1896an hasi zirenetik, hainbat oztopo gainditu izan behar dituzte: bertan bera geratzea, aldi baterako etetea, boikotak, ziurgabetasuna eta atzerapenak. Guztira hamar olinpiada kaltetu dira.

Hirutan geratu dira bertan behera bi mundu gerren ondorioz: 1916an, Berlinen; 1940an, Tokion, bi urte lehenago uko egin ziolako, eta bere ordezko hirian, Helsinkin, 1939an SESBek Finlandia inbaditu ondoren, eta, azkenik, 1944an, Londresen. Garmisch-Partenkirchengo Neguko Jokoek (Alemania, 1940) eta Cortina d ‘Ampezzokoek (Italia, 1940) ere sorte bera izan zuten.

Urte batzuk geroago, Munichekoak (1972) eta Atlantakoak (1996) bertan behera utzi zituzten 36 orduz eta 24 orduz, hurrenez hurren, Hiri Olinpikoetan izandako bi atentaturen ostean.

Gerra Hotzaren urteetan, arrazoi politikoengatik, zenbait herrialdek ez zuten parte hartu toki batzuetako Oinpiadetan: Montreal (1976) – Afrikako herrialdeak Zeelanda Berriaren aurka apartheidaren Hegoafrikaren blokeoa urratzeagatik –; Mosku (1980) – AEB eta bere aliatuak Afganistan SESBek inbaditzeagatikk –, eta Los Angeles (1984) – SESBek lau urte lehenago jasotako erantzunagatik.

2016an, lehen aldiz birus batek, Zikak, Jokoak kinka larrian jarri zituen, Rio de Janeirokoak. Covid-19ak 2020an egiteko ziren Tokioko Olinpiadak urtebete atzeratzera behartu du.

Deustuko Unibertsitateak Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Gradua ezarri zuen 2014-2015 ikasturtean, diziplina akademiko eta zientifiko gisa. Hala ere, sortu zenetik kirol izan ditu instalazioak, eta betidanik egin izan dira bertan kirol desberdinak.

DUko artxiboa

DUko artxiboa

DUko artxiboa

DUko artxiboa

DUko artxiboa

DUko artxiboa

Kirolaren mundura hurbiltze hori indartu egin da Olinpiar Ikasketen Zentroa sortuta:

Olinpiar Jokoen espiritua osatzen duten printzipio filosofiko guztiak bat datozela ikusita, Deustuko Unibertsitateak eta Espainiako Batzorde Olinpikoak akordioa sinatu dute Olinpiar Ikasketen Zentro berria martxan jartzeko. Akordioa Jose Maria Guibert errektoreak, Alejandro Blanco NOBko presidenteak eta Conrado Durantez Espainiako Errege Akademia Olinpikoko presidenteak sinatu dute, Mugimendu Olinpikoak berresten dituen printzipio horiek batera bultzatu eta emateko, Akademia Olinpikoak garatzen duen gaia.

Horretarako, Espainiako Batzorde Olinpikoak funts bibliografiko bat emango dio zentro berriari, Deustun kokatuko dena, gai olinpikoei buruz, eta Espainiako Batzorde Olinpikoak egindako argitalpenak eta aurrerantzean argitaratuko diren aleak ere emango dizkio. Deustuko Liburutegiak, bestalde, funts bibliografiko berri honi leku bat gordeko dio. Hitzarmen honek, halaber, olinpiar dibulgazioko baterako jarduerak, proiektuak eta hainbat azterlan antolatzea aurreikusten du.

José María Guibert, Alejandro Blanco eta Conrado Durántez (DUko artxiboa)

Bildu ditugun datuen arabera, historian zehar Deustuko Unibertsitateko hainbat ikaslek parte hartu dute nazioarteko lehiaketetan eta Olinpiar Jokoetan.

Joko Paralinpikoak
MUNDUKO TXAPELKETA. Italia 2011
Ane Miren Alberdi Urizar, Tiro con Arco. Psikopedagogiako 07. prom.

Neguko Jokoak
Calgary (Kanada, 1988), Albert Ville (Frantzia, 1992), Lillehammer (Norvegia, 1994) eta Nagano (Japonia, 1998)
Ainhoa Ibarra Astelarra, Slalom Super Gigante. Turismoko 3. prom.

Sochi, Errusia 2014
Urko Egea Zabalza, Snowboard. ADE 05. Prom.

Olinpiar Jokoak
Los Angeles 1984
García Ortiz, Alfonso, Judo. ADE 82. Prom.

Bartzelona 1992 eta Atlanta 1996
Martínez Arrieta, Cristina, Piraguismo. ADE Prom. 97

Sydnei 2000
Arribas Bailón, Igone, Gimnasia. Zuzendaritza Idazkaritza 06. prom.

Gimnasta nintzen garaian, hainbat domina irabazi nituen maila nazionalean eta nire ametsa zen selekzio nazionalean parte hartzea. Jarraipena egin zidaten 97. urtetik, baina ez zidaten behin betiko deitu 99. urtera arte. Urte horretan Madrilera joan nintzen bizitzera gainerako ikaskideekin batera.

2000. urtean Sydneyko JJOOak ospatzen ziren eta 8 taldekideetatik 6k baino ezin zuten parte hartu. Beste biak hilabete batzuk lehenago utzi zituzten kanpoan. Hasieratik nabaritu nuen nire entrenatzailearen laguntza handia, aurreko nazioarteko lehiaketetarako nirekin kontatzen zuen eta. Urte horretan ikasteari utzi genion eta entrenamenduetan zentratu ginen (egunean 8-10 ordu). Lehiaketak oso ondo joan zitzaizkigun, eta guztietan lortu genituen dominak. Sydneyra espektatiba askorekin iritsi ginen. Zoritxarrez, lehen ariketan (uztaiak eta zintak) korapilo bat egin zitzaigun zintetako batean, eta horrek podiumetik kanpo ez ezik, finaletik kanpo ere utzi gintuen.

Pertsonalki esperientzia gazi-gozoa izan zen. JJOO batzuetan parte hartzea, nire herrialdea ordezkatzea, kirolari handiak hurbiletik ikustea… sinestezina izan zen. Baina txapelketan huts egitea, entrenamendu gogorraren ondoren, oso kolpe gogorra izan zen.

Une hartan ez nion hainbeste balio eman Olinpiadetan parte hartzeari. 17 urte nituen, Espainiako selekzioko kidea nintzen, eta nazioartean lehiatu ondoren, niretzat hurrengo urratsa zen. “Normala” zela uste nuen. Gaur egun entrenatzailea naiz Leioako Sakoneta klubean, eta askoz gehiago baloratzen dut horra iristea zein zaila den.

Atenas 2004
Luengo Lasa, Maider, Hockey. Giza Zientziak: Enpresa 02. Prom.

Pekin 2008
Iradier Aguirrezabalaga, Borja, Igeriketa. Irakasleen Prestakuntzarako Masterra. 14. prom.
Elorriaga Lopez de Letona, Unai, Pistako txirrindularitza. Euskal Filologia. 96ko promozioa.

Zu zeu izan bazara, edo Deustuko Unibertsitatean ikasi duten beste kirolari olinpiar batzuk ezagutuko bazenitu, poz-pozik egongo ginateke horren berri emango bazenigu, omenaldi txiki hau osatzeko. Jar zaitez gurekin harremanetan hemen: alumni@deusto.es.

Azaleko argazkia: Bryan Turner on Unsplash
Testuko argazkia: DUko artxiboa
Argazkiak: Igone Arribas Bailón: artxibo personala

Egilea: J.C.D.A.