Zoriontasuna ez da zer gertatzen zaigun, gertatzen zaiguna zelan interpretatzen dugun baino”. Hori da Deusto Alumnik sustatu eta Donostiako Aquariumean izan den Alumni NOW Donostia Topaketaren ondorioetariko bat.
Joan den ekainaren 5ean, Deusto Alumnik urteroko NOW Donostia Topaketa ospatu zuen, ikasle ohiak eta Deustuko Unibertsitateko parte diren pertsonak lotu eta elkartzeko saio bat.Ekitaldia Jesús Riañok aurkeztu zuen, Deusto Alumniko zuzendariak.
“Zer egin gauza onak gertatu dakizkizun” izenburua zuen hitzaldiarekin, Marian Rojas-Estapé doktoreak motibazioa eta pentsamolde positiboa hobetu nahi izan zituen Deustuko Alumnien artean, erronka berriei aurre egiteko, bizitza pertsonalean eta lanbidekoan aldaketak kudeatzeko ideia berriak sortzea errazteko.Izan ere, frogatuta dago “lanbideko arrakastaren % 80 eta % 90 bitartean bizitzari aurre egiteko jarreraren araberakoa” izaten dela.
Kezkatzen gaituenaren % 90 ez da inoiz gertatzen, baina gorputzak eta buruak hala balitz bezala interpretatzen dute.
Rojas doktoreak depresioaz eta antsietateaz hitz egin zuen, XXI. mendeko gaixotasun nagusi biez; eta adierazi zuen benetako “zoriona gaurko egunean bizitzea dela, iraganeko zauriak gainditurik eta larritasunik gabe, etorkizunera ilusioz begiratuta”.
Deustuko 130 ikasle ohi baino gehiago hurbildu ziren topaketa horretara, Unibertsitateko ikaskideekin topatu eta zoriontsu izateko trebetasun batzuk ikastera.
Hitzaldiaren ondoren, koktel bat eta networking-erako tartea egon zen, arrainez, marrazoz eta beste itsas animaliaz inguraturik.