XV. Enplegu eta Ekintzailetza Foroa

Gazteen Enplegua bultzatuz

Gazteek enpresek lanbidean aurrera egiteko eskaintzen dizkieten aukerak baloratzen dituzte gehien. Horixe da Enplegu eta Ekintzailetzako Foroaren hamabosgarren edizioaren ondorioetako bat. Foroa Deustuko Unibertsitatearen Bilboko campusean egin da, Deusto Alumnik bultzatuta. 

ÉJende ugari elkartu da Deustuko Foroaren hamabosgarren edizioan, Bilbon, “It’s up to you NOW” lelopean, enplegagarritasuna ardatz hartuta. Jardunaldiari Xabier Sagredo BBKren presidenteak eman zion hasiera. Hasierako gosarian, gaur egungo eta etorkizuneko inguruneari buruz hitz egin zuen eta ‘kokapena’ eta ‘enpresa lehiakorra’ kontzeptuak uztartzea lortu behar dela eta amortizatzeko enpleguak etorkizuneko enplegu aukera bihurtu behar ditugula adierazi zuen. Victor Urcelay Deustuko Unibertsitateko errektoreordeak azpimarratu zuen etorkizuneko erronka nagusia enpleguaren kalitatea bermatzea dela, enplegua sortzeaz gainera.

Gazteen Enpleguaren Foroan 60 enpresa eta erakundek hartu zuten parte.

Ser Irrati kateko ‘Hoy por hoy Bilbao’ saioa zuzenean eman zen campusetik, Azul Tejerinak aurkeztuta. Saioak hainbat protagonista izan zituen: José Luis del Val, Alumniei zuzendutako Mentoring programa berriko mentorea; Andrea Ruiz eta Larraitz Millán ikasleak, beren lan ibilbideko lehenengo urratsak ematen ari direnak; eta Jesús Riaño, Alumniko zuzendaria. Hain zuzen ere, azken horrek azpimarratu zuen beren lan ibilbidea hasten ari diren pertsonek beren enplegagarritasuna hobetu behar dutela eta unibertsitatean jaso dute prestakuntza osatu, beren gaitasun pertsonalak, sozialak eta digitalak indartuz.

Galeria ikusi

Partekatu ezazu