Deusto Alumni Ekintzailetza Klubaren aurkezpena

Deustuko Unibertsitateak Alumni-en Deustu Ekintzaile Klub berria aurkeztu du, Deustuko Unibertsitateko ekintzailetzarekin lotuta dagoen elkartea biltzen duena.Aurkezpenaren barruan, Borja Cambrero Deustuko ikasle ohi, ekintzaile eta Naizfit-en sortzaileak hitzaldia eskaini zuen.

150 pertsona baino gehiago hurbildu ziren azaroaren 13an izan zen ekitaldira. Bertan izan ziren Ainara Basurko, BEAZeko zuzendaria; Víctor Urcelay, Unibertsitateko Ekintzailetza eta Etengabeko Prestakuntzako errektoreordea; eta Garbiñe Henry, Berrikuntza eta ekintzailetzako zuzendaria.

Baina, zer eskaintzen du Alumni-en Deustu Ekintzaile Klubak? Ekintzailetzaren inguruan batzen den elkarte bateko kide izateko aukera ematen du: ekintzailetzako proiektuari bana-banako orientazioa, etengabeko prestakuntza eta berrikunta eta ekintzailetzako berariazko prestakuntza, jardunaldiak, mintegiak eta tailerrak jaso daitezke. Gure inkubagailuetan espazio bat izateko erraztasunak ematen dira (Bilbon eta Donostian), baita ekintzailetza ekosistemaren barruko harremanak eta sare profesionalak ere.

Deusto Emprende Alumni

Elkarte horretako kide izan nahi baduzu, eman ezazu izena Deusto Alumni atariaren bidez, eta utzi Deustuko Unibertsitateak lagun egin diezazun ekintzaile eta berritzaile gisa abian jarriko duzun abentura horretan.

Partekatu ezazu