2012an, Eusko Jaurlaritzak praktika profesionaletarako beken programa bat jarri zuen abian, munduko edozein lekutan kokatutako erakunde, enpresa edo entitate batean sei hilabetez lan egiteko, eta Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren 30 urtetik beherako gazteek, beren ibilbide akademiko unibertsitarioetan garatu zituzten eraldaketa pertsonal eta kolektiborako ametsak gauzatzeko edo, behintzat, saiatzeko.
2015ean, Deustuko Unibertsitateak eta Mondragon Unibertsitateak partzuergoa eratu zuten eta lankidetza-akordio bat sinatu zuten programa hori elkarrekin kudeatzeko. Sei urtetan, 300 gaztek baino gehiagok parte hartzea lortu dute. Bekak amaitzean, % 42 inguruko enplegu-tasa lortu dute, bai sei hilabeteko praktikak egin zituzten herrialdeetako nazioarteko enpresetan, bai beste herrialde batzuetan eta Euskadin.
2020ak, begi-bistako arrazoiak direla medio, etenaldia ekarri zuen 2019ko deialdian, eta, ondorioz, bertan behera utzi zen 2020koa. Hala ere, gure Partzuergoko 60 bekadunetatik, batek baino ezin izan zuen hasi nazioarteko esperientzia, eta zortzik bekak bertan behera utzi behar izan zituzten, helmugan lau hilabete baino gutxiago eman ondoren. Hogeita bost Euskadira itzuli ziren, baina praktikak egiten jarraitu ahal izan zuten telelanean. Gainerakoek, hogeita sei bekadunek, helmugetan jarraitu ahal izan zuten bekak bukatu arte. Eta denak itzuli ziren Euskadira onik, egoera gorabehera.
2021ak aurrera egiteko beste aukera bat ematen digu. Etorkizun handia dugu aurretik.
Espero dugu beste urte batez lankidetzan jarraitzea, praktika profesionalen nazioz gaindiko programa hau kudeatzen duten beste sei erakundeekin batera, Nazioartekotzeko Euskal Agentziarekin – Basque Trade & Investment, Eusko Jaurlaritzaren aldetik, Global Training programaz arduratzen denarekin–batera.
Zurekin gaude!