Deustuko Unibertsitateko Enplegu eta Ekintzailetza Foroa aurten ere hemen da. Foroaren XIX. edizioa otsailaren 20an eta 21ean izango da, aurrez aurreko formatuan, unibertsitateko Bilboko campuseko Eraikin Nagusiko klaustroetan eta, 22an eta 23an, formatu birtualean, foroempleo.deusto.es webgunearen bidez. Parte hartu nahi duten Donostiako campuseko ikasleentzat, bi autobus egongo dira hilaren 20an.
Zer da Enplegu eta Ekintzailetza Foroa?
Enplegu eta Ekintzailetza Foroa langileak aurrez aurre eta online bilatzeko eta sare-lana egiteko espazioa da. Enpresen, ikasleen eta tituludunen topagune gisa funtzionatzen du. Foroan zehar, mahai-inguruak, topaketak, tailerrak eta abar izaten dira, denak enplegagarritasunaren arlokoak; hainbat sektoretako giza baliabideetako adituek hartzen dute parte, Unibertsitatearen jakintza arlo guztietakoak.
Deustuko Unibertsitateak gizarteari talenturik onena transferitzeko eta ikasleei eta ikasle ohiei lanbideko aukerarik onenak eskaintzeko apustua egiten du, baita enpresen kontratazio premiak betetzekoa ere.
Lau egun horietan zehar, Foroan parte hartzen duten laurogeita zazpi enpresa eta entitateekin, antolatutako hainbat jardueratan parte hartu ahal izango da, hala nola aurkezpen, tailer, hautaketa-prozesu eta mahai-inguruetan. Lehenengo egun bietan, berrogeita hamabi enpresa izango dira Bilboko Deustuko Unibertsitateko klaustroetan. Horiei beste hogeita hamabost gehituko zaizkie Foro Birtualean parte hartzeko.
Aurreikusitako jarduerak
(Denak ikusteko, kontsultatu Foroaren webgunea)
Zuzenbidearen arloan, hilaren 20ko arratsaldean, Bilboko campuseko IIBZ liburutegian, Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako foru diputatu Ager Izagirrerekin, Zuzenbidea eta Enplegu Publikoa 2024 gaiari buruzko topaketa egingo da. Honelako gaiak jorratuko dira: Oposaketak prestatzea buruan? Ezagutzen dituzu aukerak? (15:00 – 17:30).
Hilaren 21ean, 10:30etik 11:30era, Eraikin Nagusiko Garate Aretoan, Europako Batzordeko ordezkariekin saio bat egingo da: Europar Batasuneko erakundeetan lan egitea: enplegu eta praktika aukerak, EPSOren hautaketa prozesuak. (Saio hau streaming bidez ere emango da).
Mahai-inguruak
Aurten lau mahai-inguru handi antolatu dira jakintza arlo hauen inguruan: energia, aholkularitza, industria eta banka.
Hilaren 20an:
- 12:30 – 13:30, Icaza entzungelan, La Comercial eraikinean, (EAZ eta Ingeniaritza): Ingurumen-teknologietako enpresa-liderrak.
Hilaren 21ean:
- 11:00etatik 12:00etara, Icaza entzungelan, La Comercial eraikinean: Ideiak eta irtenbideak konektatzen: aholkularitza lanean.
- 12:30etik 13:30era, Icaza entzungelan, La Comercial eraikinean, (EAZ eta Zuzenbidea): Etorkizuneko bankara bidaia: ezagutu aukera eta ikuspegi profesionalak.
- 13:00etatik 14:00etara, Garate aretoan, Eraikin Nagusian, (Ingeniaritza eta EAZ): Aukera profesionalak industrian: ezagutu zure etorkizuna.
Ordutegia
Foro presentzialarena, 10:30etatik 17:00etara izango da hilaren 20an eta 09:30etatik 14:30etara, 21ean.
Foro birtualarena 09:30etik 17:30era izango da, hilaren 22an eta 23an.
Zergatik parte hartu Enplegu eta Ekintzailetza Foroan?
Foro birtuala
Foro birtualean parte hartzeko, alta eman beharko duzu otsailaren 12tik aurrera. Zure CVa igo ahal izango duzu, gaitasunen inguruko hainbat test egin eta txosten oso baliotsua lortuko duzu, zertan hobetu eta zer indartu baloratzeko.