
Uste dut Espainiara itzultzea izan zela zailena. Londresen aukeraz beteko mundua aurkitu nuen, profesional bikainez beteriko sektore bat, balio handikoa, errespetatua, anbizio handiko giro dinamikoa… Itzultzean, ordea, pentsamolde itxia aurkitu nuen, nire gaitasunak onartzen ez zituen, langileari soldata duina ordaintzen ez zion eta garatzeko aukerarik eskaintzen ez zion arloa. Bitxia da, hain zuzen ere, turismoa industriarik garrantzitsuenetako bat den herrialde batean, 2024an BPGaren % 13 baino gehiagokoa izanda, hain gaizki baloratzea eta ordaintzea.
Zorionak Hoteletako Zuzendarien Nazioarteko Zirkuluak Bilboko enbaxadore izendatu zaituelako. Zer esan nahi du zuretzat aitorpen horrek?
Eskerrik asko. Egia esan, oso harro nago aitorpen horretaz, sektorean 10 urteko esperientzia izan ondoren. Hotelen arloko karrera ez zen bokazioz hasi, baina, luxuzko hotelen sektoreko profesional handiekin lan egitearen poderioz, pasioaz kutsatu nintzen eta hotelen lan-arlo dinamikoko aukera handiak estimatzen ikasi nuen.
Uste dut horrelako elkarteak benetan garrantzitsuak direla Espainian, gaur egun etxebizitzaren inguruko edozein espekulatzaile ogibide horretan aritu daitekeela ematen baitu, etxebizitza turistikoekin. Hala ere, Hoteletako Zuzendarien Nazioarteko Zirkuluak gogorarazten dit oraindik badaudela ofizio honen bitartez gizartean inpaktua sortu nahi duten profesionalak. Hotelen mundua oso hierarkikoa da; hala ere, Hoteletako Zuzendarien Nazioarteko Zirkuluan ordena hori hautsi egiten da neurri batean, eta adin eta jatorri desberdineko pertsonak inplikatzen dira, berritzen, hazten eta prestatzen jarraitzeko helburu komuna hartu eta ostatuan daudenentzat esperientzia ahaztezinak sortzeko. Unibertsitatean beti esaten genuen bezala: bidaiatzea da aberatsago egiten zaituen gastu bakarra.
Gainera, Bilbotar peto-petoa naizenez, oso harro nago bertako kide izateaz, eta Bilbotik enbaxadore izan ahal izateaz, Hoteletako Zuzendarien Nazioarteko Zirkuluak eman dezakeen guztia inguruko lankideei helarazteko. Ilusio berezia egiten dit. Izan ere, lanbide honek zerbait irakasten badizu hauxe da: askoz ere hobeak gara taldean edo konektatuta gaudenean, geure kabuz gabiltzanean baino.
Aurretik, 2019an, Front Desk Employee of the Year 2019 eskuratu zenuen Sheraton Grand London Park Lanen. Zer sentitu zenuen orduan eta nola eragin zuen zure ibilbidean?
Londres niretzat aldaketa izugarria izan zen. Hiri ikaragarria da, baina oso gogorra eta gure sektorean aukera asko daude; hortaz, lehiakortasun handia dago munduko eskola onenetan prestatutako pertsonen artean.
Nire kasuan, gainera, 950 biztanleko herri batean 43 logelako hotel batetik Mayfair auzora pasatu nintzen 300 logela baino gehiago zituenera. Ofizialki nire ardurapean pertsonak izatera pasatu nintzen, eta haien garapena nire arduren parte zen, prozesuen inplementazioaz gain. Horrekin batera, prestakuntza emateko bokazio handia sortu zitzaidan, eta horrek bultzatu ninduen industria honetan taldeen lidergoan pausoak ematera
Horregatik guztiagatik, sari horrek batez ere profesional gisa nire autoestimuan eragin zuen eta ahaleginak saria duela eta hazten jarraitzeko gaitasuna ematen dizulako ideia indartzea ekarri zidan.
Zure ibilbidea oso dinamikoa izan da, Espainian eta atzerrian izan baitituzu esperientziak. Zein izan da hotelen industrian aurrez aurre izan duzun erronkarik handiena?
Espainiara itzultzea izan zen zailena. Londresen aukeraz beteko mundua aurkitu nuen, profesional bikainez beteriko sektore bat, balio handikoa, errespetatua, anbizio handiko giro dinamikoa… Itzultzean, ordea, pentsamolde itxia aurkitu nuen, nire gaitasunak onartzen ez zituen, langileari soldata duina ordaintzen ez zion eta garatzeko aukerarik eskaintzen ez zion arloa. Bitxia da, hain zuzen ere, turismoa industriarik garrantzitsuenetako bat den herrialde batean, 2024an BPGaren % 13 baino gehiagokoa izanda, hain gaizki baloratzea eta ordaintzea.
Gaur egun, hotel ikoniko batean, Sales Executive postua duzu: Donostiako Marriott International Hotel María Cristina, a Luxury Collection hotelean Atzera begira, zer trebetasun edo gaitasun dira, zure ustez, funtsezkoak ibilbide profesionala turismoaren eta hotelen sektorean garatu nahi duten gazteentzat?
Lan munduaz beti pentsatu dut ibilbide luzeko karrera dela eta, beraz, fase desberdinetan, gaitasun desberdinak behar direla. Baina gauza bat argi dago: hizkuntzak ezinbestekoak dira oraindik ere sektore honetan.
Hasieran, beti esaten dut graduatu berri batek gehien eman dezakeena (eta behar dena) gaztearen freskotasuna, bizitasuna eta baikortasuna direla. Eta apaltasunetik berritzea. Aurrerago, funtsezkoak izango dira komunikazio eta gizarte-mailako trebetasunak: talde lana eta, unea iristean, lidergoa.
Ni nagoen puntuan, uste dut anbizioa funtsezko faktorea dela, batez ere Espainian; izan ere, zoritxarrez, sektoreak ez du behar duen aitorpenik eta baloraziorik; eta ez badugu uste “gehiago” edo “hobeto” egin dezakegula, eta horren alde eginahalak egiten ez baditugu, inork ez digu ezer hutsaren truke emango.
Horren harira, uste dut erresilientzia ezinbestekoa dela, baloratzen dakienarentzat atsegingarria izateaz gain, sektore gogorra baita.
Eskerrak eman nahi dizkizugu Deusto Alumni Time aldizkariaren zenbaki honetan parte hartzeagatik. Azken galdera bat egin nahi dizugu: kontatuko zeniguke zer oroitzapen gordetzen dituzun Deustuko Unibertsitateko ikasgeletan emandako denboraz?
Eskerrik asko zuei nirekin kontatzeagatik, beti baita plazer bat nagoen tokitik lanbide honen etorkizunari lagundu ahal izatea.
Oso oroitzapen onak ditut DUn eman nuen denboraz. Diziplina anitzeko karrera bat zen, nire interes eta nortasunarekin oso ondo zihoana, zuzenbideaz, psikologiaz edo kontabilitateaz asko eta asko ikasteko aukera eman zidana. Gainera, zorte handia izan nuen nire ikaskideekin, eta oso talde ona osatu genuen hainbat proiektutarako, bakoitzak bere indarguneetatik eman ahal izateko.
Unibertsitateak ateak ere ireki zizkidan: praktikak egiteko aukera handiak, arlo desberdinak probatzeko, bertatik bertara jakiteko zer gustatzen zitzaidan eta zer ez.
Argazkiak: ©jmbielsa