Skip to main content

Zer da Enplegu eta Ekintzailetza Foroa?

Deustuko Unibertsitateak gizarteari talenturik onena transferitzeko eta ikasleei eta ikasle ohiei lanbideko aukerarik onenak eskaintzeko apustua egiten du, baita enpresen kontratazio premiak betetzekoa ere.

Enplegu eta Ekintzailetza Foroa langileak aurrez aurre eta online bilatzeko eta sare-lana egiteko espazioa da. Enpresen, ikasleen eta tituludunen topagune gisa funtzionatzen du. Foroan zehar, ponentziak, topaketak, tailerrak eta abar izaten dira, enplegagarritasunaren arlokoak; hainbat sektoretako marka pertsonaleko, sare-laneko eta giza baliabideetako adituek hartzen dute parte, Unibertsitatearen jakintza arlo guztietakoek.

Aurten, XVIII. edizioan, Enplegu eta Ekintzailetza Foroa formatu presentzialean eta birtualean izango da.

Bi egunetan zehar, Foroan parte hartzen duten ehun enpresa eta erakunde baino gehiagorekin (horietatik berrogeita hamar Deustuko Unibertsitateak Bilbon dituen klaustroetan egongo dira) hainbat jardueratan parte hartu ahal izango da, hala nola aurkezpenetan, tailerretan, hautaketa-prozesuetan, kasuen ebazpenean eta abarretan.

Zuzenbidearen arloan, Bilboko campusean, hilaren 22ko arratsaldean, Zuzenbideari eta Enplegu Publikoari buruzko topaketa bat izango da Olatz Garamendi Eusko Jaurlaritzako Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarekin. Donostiako campusean, hilaren 23an, 11:00etan, streaming bidez emango da Europar Batasuneko erakundeetan lan egitea: enplegu eta praktika aukerak, EPSO hautaketa-prozesuak eta arratsaldean KARRERA JUDIZIALAREN inguruko topaketa presentziala 15:00etatik 17:00etara..

Ordutegia
Foro presentziala 10:30etik 14:30era izango da 22an eta 09:30etik 14:30era 23an.
Foro birtuala 09:30etik 17:30era izango da bi egunetan.

Zergatik parte hartu Enplegu eta Ekintzailetza Foroan?

Presentziala eta birtuala

Foroan parte hartu ahal izango duzu, bai unibertsitateko klaustroetan, bai plataforma birtualean.

Harreman zuzena

Foroan parte hartzen duten enpresa eta erakundeekin zuzenean jardun ahal izango duzu.

Aukera gehiago

Bertatik bertara ezagutuko dituzu hainbat sektoretako 100 erakundek baino gehiagok eskaintzen dizkizuten aukera profesionalak, eta aurrez aurre zein birtualki programatutako jardueretan parte hartuko duzu.

Konektatu

Sortu zure kontaktuen sarea. Ezagutu itzazu eta ezagutu zaitzatela.

Foro birtuala

Honelakoa izan zen 2022ko XVII. Enplegu eta Ekintzailetza Foroa

Enplegu eta Ekintzailetza Foro Birtuala otsailaren 23an eta 24an izan zen, Deustuko Unibertsitateko ikasleen eta tituludunen lanbideko aukerak ugaritzeko asmoz.

Pandemiak eragindako egungo egoera sozioekonomikoan, hainbat sektoretako 116 enpresak, entitatek, elkartek eta GKEk Deustuko Unibertsitatean talentua bilatzea erabaki zuten, gure babesleek barne: Lanbidek, Bizkaiko Foru Aldundiak, Bilboko Udalak, BBK-k eta Cadena Ser irrati-kateak.

Ikasleek eta ikasle ohiek 61 jardueratara jotzeko edo modu birtualean parte hartzeko modua izan zuten. Stand birtualetan informazio korporatiboa aurkitu ahal izan zuten, baita erakundeek bilatu ohi dituzten profilei buruzko xehetasunak ere. Foroak iraun zuen bi egunetan, stand birtualek 5.368 bisita jaso zituzten eta 932 pertsonak eman zuten izena 503 enplegu eskaintzetan.

Ikusi txosten osoa