Aitortu behar dut kirola beti izan dela garrantzitsua niretzat, beti lagundu dit neure buruarekin eroso sentitzen eta asaskatzen. Beraz, kirolak, ez bakarrik arraunak, edozein kirolek egiten du ikasten emandako orduak askoz produktiboagoak izatea eta emaitza hobeak lortzea.
Zuzenbide Ekonomikoko gradua egin duzu, arraunean kirol ibilbide profesionalean ari zinen bitartean. Nola lortu duzu hainbesteko dedikazioa eskatzen duten bi jarduera horiek uztartzea?
Egia esan, oso pertsona saiatua naiz egiten ditudan gauzetan. Horregatik, talde batekin konprometitzean edo karreran matrikulatzean, beti hartu ditut gogoan aurretiaz hainbeste ordu emateko posibilitaterik neukan eta konpromiso bakoitzak zer dedikazio eskatzen zidan.
Kirola eta ikasketak uztartzea, betiko eztabaida. Bada, bi alderdiak uztartu ahal izan ditut, beti jakin izan dudalako zeintzuk ziren nire lehentasunak; hau da, taldean beti adierazi dut argi nire lehentasuna ikasketak eroso ateratzea zela eta izan ditudan taldeetan (profesionaletan eta ez hain profesionaletan) beti eman dizkidate erraztasunak horretarako. Gainera, arrauna karrerarekin uztartzeko, helburuei lehentasuna eman behar zaie bizitza pertsonalean. Horrek esan nahi du asteburu askotan goiz jaikitzea, entrenamenduen aurretik ikasteko, edo entrenatu eta gero ikastea, ikasketak egunean eramateko.
Aitortu behar dut kirola beti izan dela garrantzitsua niretzat, beti lagundu dit neure buruarekin eroso sentitzen eta asaskatzen. Beraz, kirolak, ez bakarrik arraunak, edozein kirolek egiten du ikasten emandako orduak askoz produktiboagoak izatea eta emaitza hobeak lortzea.
Oso gazte hasi zinen arraunean, 17 urterekin. Hiru klubetatik pasatu zara: Santoñatik, Deustutik eta Kaikutik. Segur aski une garratzak eta gozoak izango zenituen prozesuan. Nola definituko zenuke zure ibilbidea eta zein pertsona eta/edo egoera izan dira funtsezkoak zure ustez?
Nire ibilbidea “anbizio” hitzarekin definituko nuke. Arraunean “probatzeko” hasten zara. Hori izan zen Santoñan arraunean hasteko motibazioa; udako hilabete horietan ez nuen jarduera dibertigarriagorik egiteko. Arraunak erabat harrapatu ninduen eta, han lehenengo urtea eman ondoren, etxetik gertu hastea erabaki nuen, Bilbon bertan. Deustun, berriro ere, progresioa positiboa izan zen eta, han eman nituen lau urteetan, hobekuntza pertsonala igarri nuen, urterik urte. Eusko Label ligako postuetara igotzeko zorian egon ginen urte batean, ikurrinaren bat ere irabazita; baina arraunketako lehenengo mailan proba egiteko gogoz geratu nintzen.
Une horretan bertan jaso nuen Kaikutik deia, hara entrenatzaile zihoan lagun on baten bitartez. Zalantzarik gabe, jauzia ematea erabaki nuen, horretarako prestatuta nengoela uste nuen-eta. Erabakiak zorabio puntua ematen zuen, baina, egia esan, ez naiz batere damutzen hartutako erabakiaz. Kaikun exijentzia oso handia izan da eta, batez ere lehenengo urtean, asko gozatu nuen arraunean; Kontxako Banderarako sailkatzea ere lortu genuen.
Honetan guztian lagungarri izan den pertsonaren bat aipatzearren, familia, neskalaguna eta lagunak aipatuko nituzke, asko pasatu beharra izaten dute-eta arraunlari baten kirol urtean zehar.
Lan arloko abokatu gisa, nola eragin diezazukete zure unibertsitateko ikasketek eliteko kirolari gisa duzun errendimenduan? Eta kirolari izateak abokatu jardunean?
Abokatu lanbidea beti da oso entretenigarria, egunero gauza berriak ikusten dituzulako eta jende berria ezagutzen duzulako. Arrauna ere hala izan da niretzat, era askotako jendea ezagutu dut. Era berean, uste dut arraunak eta garapen profesionalak bizitzan pertsona ordenatua izaten lagundu didatela eta hori da arlo bietan gehien baloratzen dudan bertuteetako bat.
Abokatu lanbideari dagokionez, beti dituzu mila galdera egiten dizkizuten lagunak eta lankideak, eta beti daukazu gai berri bat arakatu beharra haiei laguntzeko.
Azkenik, Deusto Alumni Time aldizkariaren ale honetan parte hartzeagatik eskerrak emateaz gain, galdera bat egin nahi dizugu: zer oroitzapen duzu Deustun Zuzenbide Ekonomikoko ikasle izan zinen garaiaz?
Lehenik eta behin, eskerrik asko elkarrizketagatik, benetako plazera izan da.
Bigarrenik, oso oroitzapen onak ditut nire unibertsitate garaiaz, egiten genituen plan pilaz, beti izan genuen giro onaz. Irakasleekin harreman ona izan dut beti eta orain haietako batzuen lankide naizenez, garai haietako pasadizoak komentatzen ditut beti.
Oroitzapen bikaina daukat lehen seihilekoan irakasgai guztiak gainditu eta izaten genuen hilabeteko “oporraldiaz”, irakasgairik ez suspenditzeko pizgarri itzela izan zen, noski.
Eta ezin nuen ahaztu Ingeniarien eta Deusturen arteko estropada. Beti izan dut gozagarri eta giro ikaragarria dago beti, bai taldean, bai antolaketa taldean ere.