Ingeniariak – Deustu estropadaren 40. urteurrena dela eta, argazki historiko batzuk aurkezten dizkizuegu.
Denok dakizuen bezala, Ingeniariak – Deustu estropada ohituzko ekitaldi berezia da Bilboko gizarte eta kirol bizitzan. Arraunketa olinpiarreko lehiaketa horretan, Ingeniarien Eskolako eta Deustuko Unibertsitateko tripulazioak lehiatzen dira urtero. Lehenengo lehiaketa 1981eko maiatzaren 16an izan zen. Harrezkero, urtero lehiatu dira bi taldeak etenik egin gabe.
Erandion irten eta Bilboko Itsasadarrean gora, bi txalupek toki bereziak dituzte itsasadarraren ertz batean eta bestean: Itsas Museuma, Euskalduna Jauregia edo Guggenheim Museoa. Arraunaldia Bilboko udaletxearen aurrean amaitzen dute. Estropadak Oxfordeko eta Cambridgeko taldeen lehiaketa dute erreferente (4 lur milia egiten dituzte, 6.437 m). Gureak, bilbotartasuna erakusten du honetan ere eta 4 itsas milia egiten dituzte arraunlariek (7.408 m). Beraz, Britainiarrena baino dezente luzeagoa da.
Kirol palmaresari begira, Deusturen aldekoa da, 25 lehiaketa irabazi baititu; Ingeniariak, ostera, 14 aldiz suertatu dira txapeldun.