Ehunka hautagaik hartu dute parte enpresaz lepo egon den Foroan, Deustuko talenturik onenaren bila.
Deusto Alumnik antolatzen duen Foroa graduko azken mailetako ikasle, graduondoko ikasle eta Deusto Alumni osatzen dugun guztion elkarterako aukera ezin hobea da unibertsitateko talentuaren bila dabiltzan enpresa eta erakundeekin harremanak izateko eta laneko bizitza hasi nahi dutenei lan proposamen gustagarriak eskaintzeko.
XIV. edizio honetan, 56 enpresa eta erakunde hurbildu dira Deustura helburu horrekin. Batzuk fidel eusten diote topaketari; beste batzuk, lehenengoz hurbildu dira eta inpresio atsegina izan dutela adierazi dute, bai antolaketaren aldetik, bai standetara eta lan eskaintzen xehetasunak ezagutzeko jardueretara informazio eske hurbildu diren hautagaien aldetik.
José María Guibert errektoreak eta Beatriz Artolazabal Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak inauguratu dute Deustuko Unibertsitateko XIV. Enplegu eta Ekintzailetza Foroa.
Enpresa, entitate eta erakunde publikoetako 150 pertsona baino gehiago hurbildu ziren gosarira. Bertan, sailburuak unibertsitateko gazteen enpleguaren ikuspegia eskaini zuen, baita hurrengo urteetarako ikuspegia ere.
Asko izan ziren Deustuko Unibertsitatean ikasten diharduten edo ikasi duten eta standetara hurbildu zirenak, enpresen eta erakundeen lan eskaintzak bertatik bertara ezagutzera.
Martxoaren 15ean, “errenazimendu Saria” programa aurkeztu zen, lanbideko ekintzailetzarako aukera gisa eskaintzen den programa bat.
Hautagaiek 56 enpresa eta/edo erakundetako giza baliabideetako arduradunekin egoteko aukera izan zuten.
Jarduera berritzaile eta ekintzailetzakoak Foroko jarduera programen barruan egin ziren.