Skip to main content

Alumni NOW Bilbao topaketa Álvaro Merino kirol coacharekin

Aurreko azaroaren 7an Deusto Alumnik Alumni NOW Bilbao topaketa antolatu zuen Unibertsitatean, jardunaldi horretarako bereziki apaindu zen klaustro liluragarrian. Topaketan Álvaro Merino egon zen, Real Madrid eskolako zuzendari ohia, eta ‘Desde el vestuario’ izeneko hitzaldia eskaini zuen. Deusto Alumniko zuzendari Jesús Riañok eman zion hasiera ekitaldiari eta David Rincón Athletic Clubeko Psikologiako burua mintzatu zen gonbidatuarekin.

Álvarok 120 ikasle ohi baino gehiagorekin partekatu zituen lidergo onerako gakoak, bizitzan eta lanean jarrera ona izateko. Horretarako, ikasgai magistral bat eman zuen enpresa munduaren eta coachingaren gainean, kirolaren ikuspuntutik. Garrantzizko mezu hauek azpimarratu zituen:
“Entrenatzen duguna gara, bai kirolean, bai bizitzan: ingurune konplexua. Hiru konpetentzia garrantzitsuenak hauek dira: aurkakoekiko komunikazioa, erabakiak hartzeko gaitasuna eta pentsamendu kritikoa.”
“Errendimendu handiko taldea taldekide bakoitzaren erantzukizunaren bidez eraikitzen da. Enpresek nahiago izaten dituzte esaneko langileak arduratsuak baino, eta hori akatsa da.”
“Hobetzeko ezinbestekoa da ausarta izatea eta ausardia erosotasunaren aurkakoa da. Erosotasunetik ez du inork ikasten, erronkak jarri behar dizkiogu geure buruari, ikasi eta aurrera egin behar dugu.”
“Erantzukizun handiko mailetan, ez da bizimodu osasuntsurik egiten: arinegi, estresatuegi bizi gara. Lidergoaren lehen gakoa nork bere burua zaintzea da.”
Behin Álvaroren aurkezpena amaituta, Deustuko Alumniek ekitaldiaz gozatzen jarraitu zuten koktel baten inguruan, beren unibertsitateko ikaskide ohiekin batera.
Alumni NOWren hurrengo topaketa 2020ko udaberrian egingo da, Donostian.
+ Galeria ikusi