Skip to main content

Boluntariotza Azoka 2024

Irailaren 26an Bilbon, eta urriaren 2an Donostian, Deustuko Unibertsitateak, “La Caixa” Fundazioarekin lankidetzan, 2024ko Boluntariotza Azoka izan zuen, Deusto Campus Elkartasunak antolatuta. Guztira, 74 erakunde solidariok izan zuten aukera Unibertsitateari lotutako kolektiboen artean (ikasle gazteak, irakasleak eta ikertzaileak, administrazio eta zerbitzuetako langileak, laguntzaileak, DeustoBideko ikasleak, Pedro Fabro Fundazioko kideak eta Alumni komunitatea) sentsibilizazioa eta boluntario programetan parte-hartzea sustatzeko, harremanetan jartzeko eta gizarte-konpromiso aktiboa eta arduratsua bultzatzeko asmoz.

Azoka Bilboko campuseko Entzungelaren ondoko Klaustroan egin zen 10:00etatik 14:00etara eta Donostiako campuseko Foro aretoan 10:00etatik 13:00etara, eta helburu nagusi hauek izan zituen: tokian tokiko zein munduko boluntariotza ekimenak ezagutaraztea; GKEekiko eta gizarte-erakundeekiko zuzeneko harremana erraztea, eta elkartasuna, lankidetza eta justizia soziala sustatzea unibertsitateko elkarteko kideen artean.

Goizean zehar, Juan Jose Etxeberria errektoreak, Aitziber Irigoras Unibertsitateko Elkarteko eta 2030 Agendako errektoreordeak, Angel Garabieta Euskadiko CaixaBankeko zuzendari komertzialak, Sonia Saenz Gaztela eta Leongo, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako “la Caixa” Fundazioko lurralde arduradunak, Ana Garibi Iparraldeko Lurralde Zuzendaritzako CaixaBankeko Gizarte Ekintzako arduradunak, eta UNIJES Jesuiten unibertsitate ikastetxeetako batzordeko kideek, besteak beste, ekimen horren stand guztiak bisitatu zituzten, ikasleei boluntariotzako hainbat programa eta aukera hurbiltzeko, besteak beste gizarteratzean, ingurumenean eta egoera ahulean dauden pertsonei laguntzean.