Skip to main content

Partekatu kultura, oparitu ezagutza
Deusto Alumni Soziala – Deusto Campus Elkartasuna

Deusto Alumni Sozialak eta Deusto Campus Elkartasunak antolatuta, joan den maiatzaren 7an “Partekatu kultura, oparitu ezagutza” kanpainaren II. edizioa egin zen, Liburuen Azoka Solidario baten bidez. Azoka horren ardatza etxean edo gure lanpostuan ditugun liburuen berrerabilera eta aprobetxamendua sustatzea da, jada erabiltzen ez baditugu. Horrez gain, hainbat balio sustatzen ditu, hala nola elkartasuna, kultura, lankidetza eta liburuak birziklatzea. Jarduera honen bidez biltzen den dirua Deusto Arrupe beketarako da.

Apirilaren 8tik maiatzaren 6ra bitartean, liburuak biltzeko kanpaina irekita egon zen garaian, mila ale baino gehiago lortu ziren, jende askok emandakoak, bai unibertsitateko ikasleek, bai irakasleek eta ikertzaileek, bai Bilboko eta Donostiako campusetako laguntzaileek eta zerbitzuetako langileek.

Alumni Soziala Deusto Alumniren proiektu bat da, Deustuko Unibertsitateko tituludunen artean kontzientzia soziala eta hainbat balio sustatzeko, hala nola erantzukizuna, talde-lan altruista, giza garapena edo zerbitzu-espiritua sustatzea hainbat ekimen eta esperientziaren bidez, esaterako “Partekatu kultura, oparitu ezagutza” kanpaina.

Deusto Campus Deustuko Unibertsitatearen arlo bat da eta, haren ustez, hezkuntza ezin da bereizi mundu bidezkoago bat eraikitzeko kezkatik. Deustu Campus Elkartasunan, giza garapen justu eta iraunkorrarekin trebatutako eta konprometitutako unibertsitateko elkartea eraikitzeko ahalegina egiten da.

“Azoka txikia” irekita egon zen sei orduetan zenbait egoera atsegin gertatu ziren. Batzuk hurbildu egin ziren eta, interesatzen zitzaien libururik aurkitu ez bazuten ere, eskudirua eman zuten. Beste batzuek liburu gehiago eman zituzten. Egon zen, bestalde, zer egiten ari ziren ikusi ondoren, etxera joan eta ale askorekin itzuli zen bat ere, gure esku jartzeko.

Unibertsitatera gauza bat entregatzera etorritako postako langile bat Azokara hurbildu zen, eta erosketaren bat ere egin zuen. Irakasle batek urteak zeramatzan lan baten gaztelaniazko bertsioaren bila, eta izugarri poztu zen gure mahaian aurkitu zuenean.

Eskerrik asko emandako liburuengatik, erosi zirenengatik, eta eskerrik asko hurbildu zirenengatik, begiratzera besterik izan ez bazen ere. Parte-hartzaile guztien artean 600 € baino gehiago bildu ziren, eta Deusto Arrupe beka programarako erabiliko dira.

Argazkien galeria