Skip to main content

Zuzenbidea eta enplegu publikoa 2026

Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateak eta Deusto Alumnik Zuzenbideko eta Enplegu Publikoko 2026ko topaketak antolatu dituzte Bilboko eta Donostiako campusetan. Lehenengoa, Bilboko liburutegiko atarian izan zen, otsailaren 25ean, XXI. Enplegu eta Ekintzailetza Foroaren barruan; eta, bigarrena, Larramendi eraikineko Foro aretoan, Donostian, martxoaren 3an, Zuzenbide eta Enplegu Publikoaren bigarren foroan.

José Ramón Intxaurbek, Zuzenbide Fakultateko dekanoak, eman zien hasiera bi ekitaldiei, agintariak, panelistak eta bertaratutako Donostiako eta Bilboko campusetako ikasleen talde ugaria agurtuz eta eskerrak emanez Zuzenbide Fakultateko Lanbiderako Orientazio Zerbitzuari eta Deusto Alumni elkarteari ekitaldia antolatzeagatik. Panelistei zuzenduta, honako hau azpimarratu zuen: “Unibertsitatea lan-sareak dira, eta hemen argi ikusten dugu hori. Panelista gehienak Alumni direla ikustea da gaur arratsaldean gustukoen dudan gauzetako bat. Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko ikasle ohiak dira, eta eskuzabaltasun handiz etorri dira hona, duten onena ekartzera: beren denbora, lekukotasuna, esperientzia, fakultateko egungo ikasleekin partekatzeko”.

Bilbon, dekanoak Ager Izagirreri eman zion hitza, Herri Administrazio eta Erakunde Harremanetarako foru diputatuari, eta hark, entzuleak agurtu eta gonbidapena eskertu ondoren, hauxe gogorarazi zuen: “une egokia da berritzeko, eta pertsona prestatuak eta zerbitzu publikorako bokazioa dutenak behar dira dagoeneko aribidean dagoen belaunaldien erreleborako. Gizartea aldakorra da, etengabe eraldatzen ari dena, erronka ugarikoa, tresna eta lorratz berritzaileak eta zuek bezalako pertsonak behar dituena, zerbitzu publikorako bokazioa dutenak, gaitasun eta ezagutza horiek Administrazioaren zerbitzura, komunitatea osatzen dugun pertsona guztien zerbitzura jartzeko prest daudenak, hori baita Administrazioan jorratzen dena. Erakunde hori pertsonei zor zaie, komunitateari, eta une egokia duzue aukera hori aprobetxatzeko. Bizkaian eta Euskadin enplegu publikoa lan aukera bat da, lan aukera ona. Duintasuna, kalitatea, ebazteko modu ona eta lan funtzio onak ditu bereizgarri”.

Jarraian, elkarren segidako hiru mahai-inguru egin ziren. Horietako bakoitzean, tipologiaren arabera, oposaketak egiteko aukerak aztertu ziren. Panelistak, labur-labur, beren hitzaldiak ematen hasi ziren, beren plazen eginkizunen ezaugarri nagusiak aurkeztu zituzten eta prestakuntzen eta oposizioen xehetasunak azaldu zituzten. Bat etorri ziren esatean probak gogorrak zirela eta horretaz jabetu beharra zegoela. Proba horiei aurre egiteko, prestakuntza mentala, fisikoa eta emozionala behar da; izan ere, neurri handiagoan edo txikiagoan, maratoi baterako prestatzeko prozesuaren pareko bide luzea dakarte, saiakeran izandako porroten bat edo beste ere izan daitekeela ahaztu gabe. Era berean, denek adierazi zuten pozik zeudela plaza lortu eta jarduera profesionalean aritzeagatik, eta entzuleak animatu zituzten oposaketak egitera, une honetan plaza asko ateratzen ari baitira lehiaketara.

Era berean, bat etorri ziren azpimarratzean orain Zuzenbidean graduatzen direnek aukera paregabea dutela enplegu publikoko plazen oposizioa egiteko. Arrazoi nagusia hau da: langile publiko askok erretiroa hartuko dute datozen urteetan. Oposizio batzuetan, hurrengo deialdietan plaza kopurua handitzeko aukera ere planteatu da. Gainera, oposiziogileen kopurua jaisten ari da; gaur egun, lanpostu batean berehala hastea baita garrantzizkoa.

Bilboko Campusa

1. MAHAIA
Administrazio zentrala, autonomia erkidegokoa eta tokiko administrazioa

  • Yanilda Reynaud, Estatuko Administratzaile Zibilen goi-mailako kidegoa.
  • Ortzi de La Quintana (Zuzenbideko liz., prom.: 21), Toki, Foru eta Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko teknikaria: Tokiko Administrazioa Estatu osorako gaikuntza duena.
  • Naiara Tena (Zuzenbidea, prom.: 23) Bizkaiko Foru Aldundiko Administrazio Orokorreko teknikaria
  • Ricardo Villanueva (Zuzenbideko liz., prom.: 04), Administrazio Publikoko Zuzendaritzako langilea (Administrazio Publikoa)

2. MAHAIA
Ogasuna, Lana eta Gizarte Segurantza

  • Lucía Soto (EAZ + Zuzenbidea, prom.: 19), Finantza Ikuskatzailetza
  • Iciar González (Zuzenbide Ekonomikoko liz., prom.: 93), EAEko Lan Ikuskaritzako arduraduna.

3. MAHAIA
Justizia, Erregistroak eta Notariotzak, Estatuko Abokatutza, Estatuko Ekonomialariak eta Kidego Diplomatikoa

  • Carlos Díaz (Nazioarteko Harremanak + Zuzenbidea, prom.: 18), Lehen auzialdiko eta instrukzioko epailea. Gernika 3 (Epailetza eta Fiskaltza)
  • Esther Urrutia (Zuzenbide Ekonomikoan liz., prom.: 93), Justizia Administrazioaren zerbitzuko langileak eta Justizia Administrazioaren letraduak
  • Carmen Velasco, Gonzalo Olmos Notariotza (Zuzenbide Ekonomikoa, prom.: 20), erregistratzailea
  • María Múgica (Zuzenbide Ekonomikoa, prom.: 13), Estatuaren abokatutza.
  • Javier Pardo (EAZ + Zuzenbidea, prom.: 22), kidego diplomatikoa

Zazpi ikaslek lagundu zuten mahaiak antolatzen eta moderatzen. Hona hemen haien izenak:

  • Antonio Palomero, Zuzenbideko 3. mailako ikaslea
  • Pablo González, Zuzenbideko 3. mailako ikaslea
  • Carlota Sarabia, Zuzenbideko eta Lan Harremanetako 4. mailako ikaslea
  • Mateo González, Zuzenbideko eta Lan Harremanetako 3. mailako ikaslea
  • Elene Albizu, Zuzenbide Ekonomikoko 3. mailako ikaslea

Fakultateko dekanoaz gain, beste hauek ere han izan ziren:

  • Lucía San Emeterio
  • Estibalitz Castro

Donostiako Campusa

1. mahaia: Justizia, Erregistroak eta Notariotzak

Hasierako multzo horretan, Justiziako, Estatuko Abokatutzako, Erregistroetako eta Notariotzako kidegoetan sartzeko bideak eta berariazko prestakuntza aztertu ziren.

Parte hartzaileak:

  • Ángela Rodríguez-Monsalve Navarro, Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 3 zenbakiko Epaitegiko magistratua eta Deustuko Unibertsitateko
  • Zuzenbide Pribatuko irakaslea.
  • Álvaro Melón Martín, Gipuzkoako Estatuaren abokatuen burua
  • Markel Riguero Ruiz (Zuzenbide Ekonomikoa, prom.: 12), Donostiako Gizarte-arloko 2. epaitegiko justizia administrazioko letradua.
  • José Millaruelo Frontela, Elizondoko notarioa.

Hizlariek beren esperientzia partekatu zuten oposizioa prestatzeko erronkari, eguneroko errealitate profesionalari eta sektore horien etorkizuneko aukerei buruz.

2. mahaia: Europar Batasuneko, Autonomia Erkidegoko eta Tokiko Administrazioa

Bigarren mahaiak administrazioa jorratu zuen, bere maila guztietan.

Parte-hartzaileak:

  • Mª Luisa Sánchez Barrueco (Zuzenbideko dk., prom.: 06, Zuzenbideko liz., prom.: 94) EBko Zuzenbideko irakasle titularra Deustuko Unibertsitatean
  • Josu Agirre Aranguren, Gipuzkoako Foru Aldundiko Funtzio Publikoko zuzendaria
  • Aroia Altuna Ibarguren (Abokatutzaren jarduerarako masterra, prom.: 20 + Komunikazioa, prom.: 19), Lezoko Udaleko idazkaria
  • Nahikari Borda Zumeta (Nazioarteko Harremanak + Zuzenbidea, prom.: 19), Arartekoaren espetxeratuen arloko teknikaria.

Solasaldian, administrazioak gaur egun bizi duen belaunaldien arteko erreleboaren egoera nabarmendu zen, lurraldean administrazioan sartzeko dauden bideak eta berariazko baldintzak zehaztuz: hizkuntza eskakizunak eta eskaintzen diren plazen publizitate kanalak.

3. mahaia: Ogasuna, Lana eta Gizarte Segurantza

Azken mahai-inguruan pertsona hauek izan ziren:

  • Iciar González (Zuzenbide Ekonomikoko liz., prom.: 93), EAEko Lan Ikuskaritzako zuzendariordea.
  • Maitane Echeverría Uranga (EAZ + Zuzenbidea, prom.: 18), Gipuzkoako Foru Aldundiko Arau Garapenerako Zerbitzuko teknikaria
  • Silvia Escribano Rivera, Gizarte Segurantzako letradua eta oposizio-prestatzailea
  • Josu Garay Montero (Europako Ikaskuntzetako diplomaduna, prom.: 01; Zuzenbideko liz., prom.: 00), Gizarte Segurantzako letradua eta oposizio-prestatzailea

Bloke horretan, erakunde horien eguneroko dinamismoa eta bizitza profesionala eta pertsonala uztartzea errazten duten baldintzak azpimarratu ziren.

Dekanoaz gain, pertsona hauek ere egon ziren ekitaldian:

  • Lehenengo mahaiko moderatzailea: Marta Rebollo, EAZ + Zuzenbideko 5. mailako ikaslea.
  • Bigarren mahaiko moderatzailea: Garazi Romero, Fakultateko irakaslea eta topaketaren antolatzailea
  • Hirugarren mahaiko moderatzailea: Aray Encinas, Zuzenbideko 4. mailako ikaslea.

Bi campusetan, mahai-inguruen ondoren, ikasleen eta hizlarien arteko zuzeneko interakziorako gune bat zabaldu zen. Hitzaldi informal horrek aukera eman zien ikasleei beren kezkak helarazteko eta enplegu publikoari buruz jasotako informazioan sakontzeko.