Unibertsitate bateko ikasle ohientzako jardueren plangintza berrikuntzaren eta tradizioaren arteko orekan oinarritzen da. Tradizioak jarraitutasuna, identitatea eta kide izatearen sentimendua ematen ditu, eta pertsona askok horretan ikusten dute ikasi zuten erakundearekiko lotura. Belaunaldi desberdinei lagundu dieten ekitaldiak, formatuak eta espazioak berreskuratzeak kohesio komunitarioa eta memoria partekatua indartzen ditu. Aldi berean, berrikuntzak haize freskoa dakar, sormena bultzatzen du eta askotariko kolektibo global eta konektatu baten itxaropen aldakorrei erantzuteko aukera ematen du.
Bi ikuspegien arteko kontrastea ez da antagonikoa, ikasleen esperientzia aberasteko aukera eskaintzen baitu. Tradizioak egonkortasuna eta aitorpena bermatzen ditu eta berrikuntzak, berriz, metodo berriak esperimentatzea, joera berriak txertatzea eta publiko berriei ateak irekitzea. Oreka horrek jardueren eskaintza eguneratzen laguntzen du, eta ikasleen komunitatea bere ibilbide pertsonalaren eta profesionalaren etapetan entzunda, baloratuta eta lagunduta sentitu dadin laguntzen du.
Ondoren, INSIDE Andersen, batetik, eta Deusto Lawyers 2025 eta “Gipuzkoar Plaza”, bestetik, aurkeztuko dira. Proposamen berritzailea da lehenengoa eta tradizio sendotua, bigarrena.
INSIDE Deusto Alumniren programa berria da, gure komunitatea enpresa liderrekin lotzen duena. Topaketa bakoitza erreferentziazko konpainia baten egoitzan egiten da in situ, eta gaur-gaurko gai bati heltzen dio, sektoreko profesionalen eta ikasle ohien arteko hurbileko elkarrizketa sortuz. Ikasteko, inspiratzeko eta kalitatezko networking-a sortzeko beren-beregiko espazioa da, zuzenean erakundeen barrukoa.
INSIDE Andersen programa honetako lehen topaketa da. Andersen in Spain-ek Bilboko bere bulegoetan hogei ikasle ohi baino gehiagori ireki zizkien ateak joan den urriaren 15ean.
Ekitaldian, «De impuestos a ideas: cómo Euskadik financia cultura e innovación» hitzaldia eskaini zen, Jon Sebastian Garay Andersen in Spain-eko bazkide seniorrak eta Deustuko Unibertsitateko Alumni elkarteko kideak moderatuta. Hizlariak bi Alumni deustuar izan ziren panelean: Antonio Matute, Anderseneko Zerga Arloko bazkidea, eta Nuria Olabarri Mateo, Global Tax Managerra Artechen. Andersenen aldetik, Fernando Beltrán Lezaun eta Manuel Fernández Condearena Bilboko bulegoko Alumni bazkideak; Mónica Debas Díez, Marketineko Managerra (Andersen in Spain, Madril), eta Francisco Martínez bazkide zuzendaria (INVA BPO, Bilbao-Logroño) ere izan ziren.
Deustuko Unibertsitatearen aldetik, Aitziber Irigoras Alberdi, Unibertsitateko elkarteko eta 2030 Agendako errektoreordea; José Ramón Intxaurbe Vitorica, Zuzenbide Fakultateko dekanoa; Jesús Riaño Sierra, Deusto Alumniko zuzendaria, eta Estela Bustamante Santín, Laura Calahorra Roldán eta Olatz Maruri Sever, Deusto Alumni taldeko kideak egon ziren.
Solasaldian, zerga-pizgarrien monetizazioak Euskadiko kultura eta berrikuntza nola bultza ditzakeen aztertu zen, baita bide berriak nola ireki ditzakeen ere, enpresek zerga-kenkariak berehalako likidezia bihurtzeko. Estrategia horrek onura partekatuak sortaraz ditzake administrazioarentzat, sustatzaileentzat eta inbertitzaileentzat, kultura eta berrikuntza proiektuak bultzatzeko.
Bi ordu inguruko lehen topaketa hau aukera paregabea izan zen nazioarteko enpresa handi bat gertutik ezagutzeko, enpresa arloko erreferenteekin konektatzeko eta beste ikasle ohi batzuekin esperientziak partekatzeko. Enpresen errealitatera hurbildu eta ikuspegi berriak partekatzera gonbidatu gintuen elkarrizketa eta networking gune bat.
Bizkaia eta Gipuzkoako abokatuak izan ziren bi ekitaldiren protagonistak urrian eta azaroan: Deusto Lawyersen zortzigarren edizioa izan genuen Bilbon, urriaren 22an, Bilboko campuseko Entzungelan, eta “Gipuzkoar Plazaren” bigarrena, Donostian, azaroaren 5ean, Deustuko Unibertsitateko Donostiako campuseko Foro aretoan. Deusto Alumnik eta Zuzenbide Fakultateak antolatuta, bi ekitaldiok Deustuko Unibertsitateko bi campusetako Zuzenbide Fakultateko gradu eta gradu bikoitzetako azken mailetako ikasleen eta Bizkaiko hamazazpi abokatu-bulegoren eta Gipuzkoako hamahiruren arteko topaketa –Gipuzkoako Abokatuen Elkargo Prestua ahaztu gabe– prestatu zuten, esparru akademikoaren eta profesionalaren arteko lankidetza bultzatzen jarraitzeko.
Ekitaldi horien gai zerrenda honako hau izan zen: erakundearen harrera eta agurra, hizlarien aurkezpena, bi mahai-inguru eta, amaitzeko, enplegu-foro gisa, parte-hartzaileen eta bulegoetako ordezkarien arteko topaketa bat, horretarako prestatutako mahaietan, non aukera izan baitzuten elkar ezagutzeko eta ideiak partekatzeko.
Zortzigarren edizio honetarako, Deusto Lawyers-en ekitaldira bulego hauek hurbildu ziren: Andersen, Barrilero, Bird & Bird, BK ETL, BSK Legal, Cuatrecasas, Deloitte Legal, EY Abogados, Garrigues, Gómez-Acebo & Pombo, IparBilbao Abogados, KPMG Abogados, Lawsome, LKS Next Legal, Pérez Llorca, Price Waterhouse Coopers (PwC) eta Uría y Menéndez.
“Gipuzkoar Plaza” ekitaldiaren bigarren edizioaren kasuan, bulego txiki, ertain eta handien ordezkaritza izan zen, baita Gipuzkoako Abokatuen Elkargo Prestuarena ere: ARPA Abogados Consultores, Arruti Abogados SLP, Beloca Abogados, BSK Legal & Fiscal, Cuatrecasas, Deloitte, EY, Garrigues, LKS Next Legal, Mikel Gabilondo-Abogado, PwC eta Quantum Abogados SLP.
José Ramón Intxaurbe Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko dekanoak inauguratu zituen bi ekitaldiak.
Donostian, harekin batera parte hartu zuen José María Pérez de Uraldek, Gipuzkoako Abokatuen Elkargo Prestuko harreman instituzionalen arduradunak. Hitzaldi horien ondoren, elkarrizketa-mahaiak aurkeztu ziren.
1. mahai-ingurua: Bulegoan hasi aurretik: prestakuntza etapa eta hautaketa prozesua
Mahaian hautaketa prozesua prestatzeko gakoak, bulegoek gehien bilatzen dituzten gaitasunak eta sartzeko bideak jorratu ziren.Jon López Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Publikoko irakasleak moderatuta, pertsona hauek aritu ziren hizketan: Ane Agirretxea, Cuatrecasaseko Principal Corporate bazkidea; Mikel Martín, EY-ko M&A Tax Managerra; Lucía Munita, Tax Lawyer Deloitten, eta Martín Recalde, LKS Next Legaleko zuzendaria.
2. mahai-ingurua: Behin barruan egonda. Abokatu baten bizitza Gipuzkoan: egunerokoa, bezeroaren arreta eta teknologia
Bigarren mahaia praktika profesionalari buruzkoa izan zen, barrutik begiratuta: lanaren antolaketa, bezeroekiko harremana eta tresna teknologiko berriek eguneroko jardunean duten eragina.
Partaidean hauek izan ziren: Maite Azpiri, Garrigueseko Merkataritzako Kontratazioko eta Operazio Korporatiboetako bazkide nagusia; Ane Barragan, PwC-ko Manager – Tax advisor-a; María González, ARPA Abogadoseko Donostiako egoitzako zuzendaria; eta Pablo Jiménez, Beloca Abogadoseko bazkidea. Moderatzailea Garazi Romero Sánchez Zuzenbide Zibileko eta Merkataritza Zuzenbideko irakaslea izan zen.
Mahai bakoitzaren amaieran, ikasleek egindako galderei erantzun zieten.
Bilbon, ekitaldiari hasiera eman ondoren, bi mahai-inguru egin ziren, eta parte hartu zuten pertsona guztiak, bi izan ezik (mahai bakoitzeko bat), Deusto Law Alumni izan ziren: lehenengoan, abokatu seniorrak, eta bigarrenean, profesional juniorrak.
1. mahai-ingurua: Bazkideen mahaia
Bulegoen erronkak etengabe aldatzen ari den munduan.
Jose Ramón Berecibar, CUATRECASASeko bazkidea, fusio eta erosketetako merkataritzakoa; Nazario de Oleaga Páramo, IPARBILBAOko bazkidea; Pedro Learreta, GARRIGUES bulegoko EAEko eta Nafarroako bazkide arduraduna, gatazken ebazpena: auzitan jartzea eta arbitrajea; Antonio Matute, bazkidea, ANDERSENeko tributu zuzenbidean; Mikel Mendiola Oleaga, LAWESOMEko bazkidea, arrisku kapitaleko fusio eta erosketen arloan; Saioa Pérez Urkiza, BIRD & BIRDeko bazkidea, enplegu arloan; eta Cristina Puerta Ruiz de Azúa, URÍA MENÉNDEZeko aholkularia eta bazkidea.
Zazpi panelisten aurkezpen labur baten ondoren, fakultateko moderatzaileek —hiru ikasle (Carlota Sarabia, Antonio Palomero eta Fernando Castañón)— zenbait galdera egin zizkieten gaiaren inguruan.
2. mahai-ingurua: Juniorren mahaia
Lanbidean jardutea: topaketa abokatu juniorrekin
Panelistak: Ainhoa Azua, zerga arloko abokatu juniorra. EY Abogados bulegoan; Elene Gangoiti Urrutia,
Gómez-Acebo & Pombo bulegoko abokatua; Ander lraguen Atxurra, KPMG Abogados bulegoko abokatua; Patricia Martínez Romo, Bufete Barrilero y Asociados-eko abokatua, Merkataritza eta Sozietateen Zuzenbide arloan; Sofía Muro Ondarra, LKS Next Legal-eko abokatua; Rodrigo Pérez Gil, Pérez Llorca bulegoko Finantza erregulazioko eta aseguruetako abokatua, eta Miguel Antonio Sordo, Transfer Pricing, International Tax, Tax Technology Deloitte Legal-en.
Aurreko mahaian erabilitako eskema berari jarraituz, moderatzaileek (Mateo González, Elene Albizu eta Ángel Tamargo) aurkezpenak egin eta zegozkien galderak egin ondoren, panelistek abokatutzan gazteak sartzeari buruzko gogoetak egin zituzten.
Vega Maria Arnáez Arce Zuzenbide Fakultateko Ikasleentzako, Berrikuntzako eta Kalitateko dekanordeak eman zion amaiera topaketari.
Bi campusetan, elkarrizketa-mahaiak amaitu ondoren, panelistak bulegoetako parte-hartzaileekin elkartu eta guztiek hartu zituzten standak, ikasleekin lasai eta zuzenean hitz egiteko aukera izateko. Topaketa horien ondoren, amaitutzat eman ziren bi ekitaldiak.



