Irailaren 26an, 2017-2018 ikasturtean hasitako Zuzenbideko Graduaren Skills for International Lawyers titulu osagarriaren lehenengo bost promozioak egon ziren ekitaldi batean. Oraingo honetan, 150 lagun inguru bertaratu ziren, Deusto Law Alumni eta tituluko bosgarren promozioko ikasleak, programaren zuzendaria, Eoin McGirr irakaslea — barristerra eta abokatua, moderatzaile gisa jardun zuena —, Fernando Del Canto, Del Canto Chambersen zuzendaria, eta Almudena Bernabéu, Guernica 37 Centre-ren sortzaileetako bat eta Guernica 37 Chambers-en zuzendarikidea (Londres) bertan zirela. Saioaren gaia nazioarteko abokatutza eta Giza Eskubideak izan zen. Espainiako abokatutza independentearen ereduari buruzko azterketa kritikoa: beste herrialde batzuetako esperientziak partekatzea, Giza Eskubideen nazioarteko kasuen ikuspegia kontuan hartuta.
José Ramón Intxaurbe Zuzenbide Fakultateko dekano berriak eman zion hasiera ekitaldiari, eta bertaratutakoei eta gonbidatuei ongietorria eman zien. Skills for International Lawyers programaren emaitza onak azpimarratu zituen. Halaber, eskerrak eman zizkien Gema Tomási eta Felipe Gómezi programa hori sortzeko eta 2017an abian jartzeko ekimena hartzeagatik.
Eoin McGirr-ek hartu zuen hitza titulu propioaren lorpenei buruz hitz egiteko, eta fakultatearen babesa eta ikasleen jarrera ona eskertu zituen.
Fernando Del Cantok, bere aldetik, Espainiako abokatutzaren azterketa egin zuen, eta, ondoren, Almudena Bernabeuk, giza eskubideen abokatu gisa nazioartean izandako esperientzia aurkeztu zuen, bereziki El Salvadorreko UCAko hilketen eta Efraín Ríos Montt Guatemalako diktadore ohiaren auzipetzearen kasuan.
Bertaratutakoek zuzenean galderak egin ahal izan zizkieten Bernabeuri, del Cantori eta McGirr irakasleari. Bat etorri ziren espezializazio hori egiten dutenak abokatutzan aritzera animatzean, bai nazioartean, bai estatuan, bi inguruetan erraztasunez moldatzen ikas dezaten.
Amaitzeko, mokadutxo bat hartu zuten.