Skip to main content

Aukeretarako espazioa bat: Enplegu eta Ekintzailetza Foroa

Enpresa batekoa bazara…

Deustuko Unibertsitateak aukera eman nahi die erakunde publiko, enpresa erakunde, finantza erakunde, korporazio handi, enpresa txiki eta ertain, gizarte ekonomiako enpresa, gizarte erakunde eta komunikabideei enplegua sustatzeko aurrera eramaten ari diren programak ezagutzera emateko.

Deustuko Unibertsitatean antolatutako Enplegu eta Ekintzailetza Foroan, unibertsitateko titulazioa duten edo gradu eta graduondokoetako azken mailak egiten ari diren pertsonak ezagutu nahi dituzten enpresa/erakunde/antolakunde guztiek dute tokia.

Hautagaia bazara…

Deustuko Unibertsitateko Enplegu eta Ekintzailetza Foroan, enpresen eta erakundeen proposamenak aurkitu ahal izango dituzu: boluntariotza, lanbideko praktikak eta enplegua, lanaldi partzialean edo osoan.

Enpresa eta erakunde horien standak zure modura bisitatu ahal izango dituzu. Baina, gainera, egun horietan antolatzen diren ekitaldietan parte hartu ahal izango duzu, aldez aurretik izena emanda: enpresen aurkezpenak, lan gosariak, hautaketa prozesuak, hitzaldiak, lantegiak, eta abar.

Informazio guztia lehen eskutik ezagutu nahi baduzu, otsailaren erdialdetik aurrera aurkituko duzu 2018ko Foroari buruzko informazioa, webgunean.