Kategoria: Elkarrizketak

Alfonso del Río

Zuzenbide Ekonomikoko liz. Prom: 03

Idatzi beharra era askotara bizi daiteke. Egon daiteke bizipen jakin batzuk idatziz jasotzeko beharra. Beste batzuetan, egon daiteke barru-barruko hausnarketak paperean jarri beharra. Edo batzuetan, egon daiteke istorioak sortu beharra, nire kasuan bezala. Benetako bokazioa bada, premia larri bihurtuko da, eta ezin izango dute alde batera utzi. Idatzia inork inoiz irakurtzen ez badu ere, idazten dutena burua ordenatzeko baino ez bada ere, idatzi egin beharko dute.
Partekatu ezazu

Andrea Khalfaoui

Hezkuntzako doktorea Prom. 20

Uste dut ezaugarri horiek guztiak Deustuko Unibertsitatearen identitatean inprimatuta daudela, eta korridoreetan zehar ibiltzean ikus ditzakegula. Atea ireki eta nabaritzea zentzu solidario horrek nola inguratzen zaituen eta laguntzen dizun erraza da hemen. Asko gustatzen zait sentimendu hori izatea Unibertsitatean sartzen naizen bakoitzean, eta etorkizunean mantentzea nahi dut.
Partekatu ezazu

Alberto López de Biñaspre Maurolagoitia

Industria Ingeniaritza Teknikoa Prom.: 99 Industria Automatika eta Elektronikako Ingeniaritza Prom.: 02

gure sektorean lider gisa kokatzen jarraitzea… Helburu hori lortzeko sekretua gure taldeen garapenean oinarritzen da eta gure enpresa kultura bera aldatzean. Gure arrakasta fabrikazio aurreratuaren eta 4.0 industriaren munduko berrikuntzaren alde konpainiak egin duen apustu estrategikoan datza. Horri esker, hazten ari gara, enplegua sortzen eta gure taldeak lanbidean garatzen.
Partekatu ezazu

Beñat Muñoz Corral

Giza Zientziak: Komunikazioa Prom.: 06

Egia da turismoa dela pandemiak gehien kaltetutako sektoreetako bat. Izugarria da bertatik bertara ikustea zenbat profesional eta enpresa txiki geratu ziren lanerako aukerarik gabe eta lanik gabe martxoan, denboraldi sendoa hastera zihoazenean, izan ere, turista atzerritarra da zerbitzu eta ostatu turistiko askoren erabiltzaile nagusia, eta inork ez daki noiz bidaiatu ahal izango duten.

Partekatu ezazu

Paola Salanueva Osés y Nerea Valle Hortelano

Zuzenbidea Prom. 95 / Psikologia Prom. 19

Aholkularia eta tutoretzapekoa

Mentoring-eko bi terminoak, mentore (aholkulari) eta mentee (tutoretzapeko), egungo lingua franca-tik hartuta badaude ere, kontzeptuaren jatorria Homeroren garaian dute. Mentor Ulisesen (Odiseoren) laguna izan zen. Hari agindu zion Itakako erregeak Telemako semearen interesak eta hezkuntza zaintzeko, prestakuntzaz eta trebakuntzaz arduratzeko, Ulises bera haiengandik urrun zegoen bitartean, hogei urte inguru, Troiako Gerra garaian hasita. Gerraren ondoren, itzultzen tardatu egiten zuenez, Atenea jainkosak Mentorren itxura hartu zuen Telemakori aitaren bila lagun egiteko.

Partekatu ezazu

Helene June

Turismoa Prom. 12

Ikusi ditut gurasoak gaixotasun arraroak dituztenen familien jardunaldietara joaten, haien seme-alabena bezalako kasurik ote dagoen aurkitzeko eta etxera bueltan hegazkinez joaten, bat bera ere aurkitu gabe. Oso frustragarria da, bakar-bakarrik sentitzen zara eta.

Partekatu ezazu

Ángel Toña Guenaga

Enpresa Zientzietako dk. Prom 95, Liz. Prom. 95

Nolanahi ere, oso zaila izango da indarrean dagoen kontratu soziala birdiseinatzea, errekuperazio orekatuagoa lortzeko. Tentsio politiko jasanezinak izateko arriskua dago. Eta horregatik nahiago dut metamorfosia terminoa, errekuperazioa edo eraldaketa baino. Izan ere, eredu sozial eta produktiboak ekonomia berdeagorako joera hartu beharko luke, mugikortasun jasangarrirakoa, baita digitalerakoa ere. Eta orekatuagoa izan beharko luke.

Partekatu ezazu

Iker Vélez de Mendizábal

EMBA Prom. 10 / Informatikako Ing. Prom. 02

MBA ikasita ulertu nuen enpresa baten arlo guztiak direla konplexuak, arloetako edozeinetan sakontzen badugu. Ikuspegi orokorra izateak, ostera, batzuk eta besteak zelan kateatzen diren ulertzeko modua ematen dizu eta bakoitza zergatik den garrantzitsua enpresak arrakasta izateko.

Partekatu ezazu

David Sojo

Psikologia Prom. 11

… mina ezin duela buruak eragin. Buruak esperientzia izateko aukera ematen du, baina ez du berak mina eragiten. Buruak mina eragin dezakeela pentsatzea eta inork jo gabe gitarrak musika sortzen duela pentsatzea berdintsua da.

Partekatu ezazu