Kategoria: Berriak

Juan Ignacio Gomeza Villa

Zuzenbideko Liz. Prom.: 76

… aitari eginbeharreko aitormena da, berak bideratu baininduen; Deustu Unibertsitateari ere bai, bertatik sortu bainintzen Zuzenbidearen mundura; Jesusen Lagundiari, bertan ikasi bainuen, ikasten baitut eta bertara lotuta sentitzen bainaiz; notariotza funtzioari, gizarteri egindako zerbitzu gisa; segurtasun juridikoari eta gizarte bakeari; balio deontologikoei, eguneroko lanbideko jardunean; eta Unión Internacional del Notariado-ri …

Partekatu ezazu

Ana Otadui Biteri

Zuzenbideko Liz. Prom. 99

(…) asko dira kristalezko sabaiak hautsi dituzten emakumeak, emakumeen ahalduntzea gelditu ezina da-eta. Gaur egun ez da arraroa emakume liderrak ikustea ekonomian, politikan, ardurazko lanpostuetan. Ez dugu konformistak izan behar, oraindik asko dago egiteko, baina gogoko dut botila erdi beterik ikustea.

Partekatu ezazu

Pandemiak eragin duen egoerak aparteko neurriak eskatzen ditu

José Mª Guibert Ucín, SJ - Errektorea

Unibertsitateek funtsak biltzea –babesletza eta mezenasgoa- ohiko kontua da unibertsitate anglo-saxoietan eta agertzen hasia da Europako gainerako herrialdeetan ere. Unibertsitate publiko, pribatu eta gizarte ekimenekoak gizartearen babesaren bila hasita daude, finantzaketa publikoa osatzeko, bai irakaskuntzarako eta bai ikerketarako, pandemiak egoera larriagotu duen honetan. José María Guibertek (SJ), Deustuko Unibertsitateko errektoreak, horren inguruan hausnartu du.

Partekatu ezazu

Alex Arriola Lizarriturri

Industria Antolaketako Ingeniaria. Prom.: 03

… denok gaude konektatuta gaur egun. Horrek eragiten du herrialde horien arteko desberdintasunak gero eta gutxiago izatea edo besteek egiten dutenaren berri izatea, behintzat. Alderik handiena kulturan ikusten da, kulturak markatzen baitu gauzak egiteko modua, bizimodua eta pertsonen artean, oro har, harremanetan jartzeko modua.

Partekatu ezazu

Jon Berasategi Zabala

Zuzenbide Ekonomikoa. Prom. 00. Athletic Clubeko zuzendari nagusia

… kirol arloa eta, bereziki futbola, beste lan esparru batzuk ez bezalakoa da bi elementutan, funtsean: ukiezinen kudeaketan (emozioak eta sentimenduak) eta egiten dugun guztiak duen oihartzun publikoan. Gainerako arloetan, ez da beste jarduera arlo batzuetatik oso desberdina.

Partekatu ezazu

Pedro Carrascal Rueda

European Multiple Sclerosis Platform erakundeko presidentea; Esklerosi Anizkoitzaren Bizkaiko Elkarteko (ADEMBIko) eta Esklerosi Anizkoitzaren Espainiako Elkarteko (EMEko) zuzendaria

Emozioak ukitzea da sentsibilizatzeko eta laguntzeko modu bakarra. Garrantzitsua da gauzei aurpegia eta begiak jartzea.

Partekatu ezazu

Moisés Morera Martín

Zuzenbidea. Prom. 98

Maroko herrialde zoragarria da, baina Espainian bizkar ematen diogu sarritan. Ohiturak, erlijioa eta hizkuntza desberdinak dira, baina historiaren zati handi bat, ahaztu ezin dugun harreman geografiko bat eta elkarren arteko mendekotasun maila partekatzen ditugu gai askotan. Harritu egingo ginateke. Marokoarrak eskuzabalak, adeitsuak eta begirunetsuak dira. Ez zait kostatu egokitzea, atzerritar naizen aldetik badakit-eta tradizioak eta erritmoak errespetatu behar ditudala. Asko ikasten ari naiz beren Islam moderatutik eta tradizioetatik. Ez ditut epaitzen.

Partekatu ezazu