Kategoria: Artikuloak

Deustura talentu bila…

Ehunka hautagaik hartu dute parte enpresaz lepo egon den Foroan, Deustuko talenturik onenaren bila.

Deusto Alumnik antolatzen duen Foroa graduko azken mailetako ikasle, graduondoko ikasle eta Deusto Alumni osatzen dugun guztion elkarterako aukera ezin hobea da unibertsitateko talentuaren bila dabiltzan enpresa eta erakundeekin harremanak izateko eta laneko bizitza hasi nahi dutenei lan proposamen gustagarriak eskaintzeko.

XIV. edizio honetan, 56 enpresa eta erakunde hurbildu dira Deustura helburu horrekin. Batzuk fidel eusten diote topaketari; beste batzuk, lehenengoz hurbildu dira eta inpresio atsegina izan dutela adierazi dute, bai antolaketaren aldetik, bai standetara eta lan eskaintzen xehetasunak ezagutzeko jardueretara informazio eske hurbildu diren hautagaien aldetik

José María Guibert errektoreak eta Beatriz Artolazabal Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak inauguratu dute Deustuko Unibertsitateko XIV. Enplegu eta Ekintzailetza Foroa.

Enpresa, entitate eta erakunde publikoetako 150 pertsona baino gehiago hurbildu ziren gosarira. Bertan, sailburuak unibertsitateko gazteen enpleguaren ikuspegia eskaini zuen, baita hurrengo urteetarako ikuspegia ere.

Asko izan ziren Deustuko Unibertsitatean ikasten diharduten edo ikasi duten eta standetara hurbildu zirenak, enpresen eta erakundeen lan eskaintzak bertatik bertara ezagutzera.

Martxoaren 15ean, “errenazimendu Saria” programa aurkeztu zen, lanbideko ekintzailetzarako aukera gisa eskaintzen den programa bat.

Hautagaiek 56 enpresa eta/edo erakundetako giza baliabideetako arduradunekin egoteko aukera izan zuten.

Jarduera berritzaile eta ekintzailetzakoak Foroko jarduera programen barruan egin ziren.

Partekatu ezazu

José Mª Gay de Liébanarekin topaketa

Ekonomia krisi gogor baten amaierak eta Brexitak eragindako ziurgabetasunak markatutako une batean hurbildu zen, otsailaren 14an, Deustuko Unibertsitatera José Mª Gay de Liébana. Ekonomia eta Zuzenbideko doktorea da Gay de Liébana, Bartzelonako Unibertsitateko Finantza Ekonomiako eta Kontabilitateko irakasle titularra. Deusto Alumnik eta Zuzendaritzaren Aurrerabideko Elkarteak antolatutako eta Euskaltelen eta Deiaren laguntza izan zuen ekitaldian, egungo momentu ekonomiko globala aztertu zuen.

Ekonomien hazkundea

Nazioarteko Diru Funtsak eskaintzen dituen datuek indartu egiten dituzte 2018ko urtaldirako aldeko aurreikuspenak, eta halaxe berresten dituzte 2016 eta 2017ko munduko ekonomiaren hazkundeko datuek: bertan ikusten da, nazioarte mailan, “oso aldeko korronte ekonomikoa” dagoela, bai ekonomia aurreratuetan, bai garatzen ari diren eta garatzeko bidean daudenetan.

2019ari dagokionez, ekonomia aurreratuen hazkundeak kezkatu beharko gintuzke. Talde horretakoa dugu Espainia eta aurrerapen motel samarra izan du 2016an eta 2017an. Itxaron eta ikusi egin beharko da zer bide hartzen duen ekonomiak 2019tik aurrera, eta ez dugu begien bistatik galdu behar zelako bilakatzen duen moneta pizgarriak kentzean, “arnasketa laguntzarik gabe” egin behar duenean. Horrek kontraste nabarmena erakusten du garatzen eta garatzeko bidean dauden herrialdeetako ekonomiarekin, hizlariaren hitzetan “eroso baitabiltza merkatuan”.

José Mª Gay de Liébanak Estatu Batuen egoera nabarmendu zuen, mundu mailako lehenengo potentzia ekonomikoarena; baita Donald Trump presidentearena ere: “amerikar ekonomia bultzatu du oso denbora gutxian”, zerga erreforma bat eginda. Horrek eragin du enpresa estatubatuar asko berriro bueltatzea, zergak jaitsi eta muga-zerga protekzionistak ezartzeko promesa eginda. Halakoak paradisu fiskaletan baino ez ziren aurkitzen orain arte.Hazkunde ekonomikoan Estatu Batuen nagusitasunarekin jarraiturik, datu interesgarri bat eman zuen. Burtsako kapitalizazio mailan munduko 100 enpresarik handienetatik, % 30ek teknologian dihardu. Arlo hori da gaur egun “jarduera ekonomikoen erregina”. Enpresa horien banaketa geografikoari erreparatuta, nabarmen geratzen da “Estatu Batuen nagusitasun zalantzarik gabea”, 100 enpresa horietatik 53 baitaude AEBn. Europa eta Asia berdinduta daude, 18na enpresarekin; baina aipatu behar da Asiak ikaragarri egin duela aurrera eta Europa ez atzera ez aurrera geratu dela azken urteotan.

Hala ere, Irlanda hazkundeko aparteko kasu bat da Europan, zerga-abantaila hobeak eskaintzearen aldeko erabakia hartu baitzuen, bertan kokatu nahi zuten enpresei. Estatuaren interbentzionismo txikiagoak askatasun handiagoa eman zion sektore pribatuari. Horrek enplegua sortzea eta herrialdean dibidenduak sartzea ekarri zuen. Politika horrek baditu bere argi eta ilunak, eta oso interpretazio desberdinak ekar ditzake ikuspegia zein den kontuan harturik. Zenbakiek, hala ere, ez dute zalantzarako biderik ematen: enpresa guztien artean, konpainia teknologiko eta farmazeutikoen kopurua altua da.

Hezkuntzaren eta jakintzaren garrantzia

Topaketa-solasaldiaren barruan, Gay de Liébana doktoreak ekonomia aurreratuetako eta garatzen dauden herrialdeetako jakintza eta hezkuntzaren inguruko hausnarketa egin zuen. Hego Korearen kasua azpimarratu zuen: bertako gerraren ostean, 50.eko hamarkadan, populazioaren % 90 analfabetoa zen; gaur egun, berriz, % 80k unibertsitateko titulazioa du, eta urtero kokatzen da Ikasleak Ebaluatzeko Nazioarteko Programako edo PISA txosteneko (Programme for International Student Assessment) lehenengo postuetan.

Garatzeko bidean dauden edo garatzen dauden ekonomien kasuan (Txina edo India, esaterako), hizlariak azpimarratu zuen I + G-an hazten ari diren herrialdeak direla. Hori gertatzen da, atzerrian ikasten duten biztanleek gerora “jakintza hori jatorrizko herrialdeetan” aplikatzeko itzultzen direlako. Europan, zehatzago esanda, Espainian, ordea, kanpora irteten direnak harrerako lurraldeetan geratzeko joaten dira. Jakina, horrek herrialdearen garapenean eragiten du eta, ondorioz, ekonomian.

Une horretan galdera bat sortzen da: “Zerk egiten du AEB mundu mailako lehenengo potentzia izatea?” Ez dago erantzun argirik, baina badira bidea argitzen duten aztarna batzuk: “278 Nobel saridun dituzte”. Eta zer zerikusi du Nobel saridunen kopuruak herrialde baten ekonomian? José Mª Gay de Liébanaren hitzetan, “hainbeste Nobel saridun duzunean, jakintza, ikerketa, talentua eta garapena dituzu. Ikerketak epe laburrean saririk ematen ez badu ere, epe luzera ematen ditu eta ikerketa horren inguruan zenbait industria sortu eta ateratzen dira eta horiek dituzte arrakastarako behin betiko armak”. Herrialdeko Nobel saridunen kopuruari begira, ikusiko dugu Erresuma Batua munduko potentzia izan zela eta saridun kopuru altua duela, Frantziak bezala.

Zer dute berdin egungo enpresetako liderrek?

José Mª Gay de Liébanak nabarmendu zuen mundua aldatu egin dela, gaur egun “dirutan inbertitzen” dela; eta Apple, Alphabet (Google), Microsoft edo Amazon bezalako enpresetako liderren artean nagusi diren ezaugarriak aipatu zituen. Lau enpresa horiek burtsako kapitalizazio handiena dute, 2017ko ekitaldiko emaitzen arabera. Ekonomia disruptiboko konpainiak dira, “pausoa markatzen dutenak eta egoerei abantaila ateratzen jakin dutenak, besteek erreakzionatu ez dutenean”.

Enpresa horietan berrikuntzan inbertitzen da, horixe baita XXI. mendeko produktibitatearen gakoa; teknologiaren aldeko apustua egiten dute, balio erantsia areagotzeko; sektore guztietan hazten dira eta enpresa hedakorrak eta inbaditzaileak dira, bankuetan, zineman, automozioan edo osasunean ere aurkitu daitezke eta. Akzioduna gurtzen dute eta inguru erosoak bilatzen dituzte, Irlanda esaterako. Gainera, liderrek badakite euren negozioan inbertitzen, Gay de Liébanaren hitzetan: “ez doaz beste mundu batzuetara eta ez dira tentaldien liluretan erortzen”, sendo sartzen eta mugaraino konprometitzen dira euren bokazioko negozioan.

Solasaldiari amaiera emateko, José Mª Gay de Liébanak azken hausnarketa bat eskaini zuen, bere ustez, hazi nahi duten enpresek kontuan izan beharreko puntu batzuekin: berrikuntza eta teknologiaren aldeko apustua egin; gauza berrietan inbertitu; inbertsioa errentagarria eta produktiboa izatean pentsatu; aldatu eta digitalizatu; enpresa finantzak sendoak izan; eta, azkenik, hazten eta dimentsionatzen jakin. Ez da erraza, baina horixe da bidea.

Partekatu ezazu

Fake News: non dago egia?

AEBetako Presidentea hautatzeko 2008ko kanpainan, Washington Post egunkariak Barack Obama gizarte sareen erregea zela esan zuen. Obama gizarte sare nagusietan profila ireki zuen lehenengo hautagaietako bat izan zen, baita sare horiek kudeatzera baliabideak eta langileak bideratu zituen lehenengoa ere, hautesleekin komunikatzeko estrategiari lotuta.
Baina harrigarriena da estrategia hori kasualitatez hasi zela. Unibertsitateko ikasle batek, politikariaren jarraitzaile sutsuak, talde bat sortu zuen Facebooken, “One Million Strong for Barack” izenekoa. Hilabete baten buruan, 270.000 kide baino gehiago zituen taldeak. Arrakasta ikusirik, Obamaren aholkulariek eskala handiko estrategia bat diseinatu zuten, plataforma garrantzitsu guztietan presentzia edukitzeko.

Partekatu ezazu

Alumniek ere Donostiako egun luzeenean hartu dute parte: Deustuko Unibertsitateko Danborrada

Historiaren arabera, 1830eko hamarkadan, ziur aski 1834 eta 1836 urteen artean, Inauterietako konpartsa bat sortu zen, San Sebastian eguneko goizaldeko bostetan kalera irteten zena, Diana moduan, egun horretan egiten zen sokamuturra iragartzera. Ibilbidea amaituta, konpartsa danbolinarekin elkartzen zen eta elkarrekin sartzen ziren, jai handi guztietan bezala, Konstituzio Plazara.

Partekatu ezazu

Alberto Iñurrategui. Mendia, elkartasun lotura

Joan den azaroaren 15ean, “Mendia, elkartasun lotura” master class-a izan zen Deustuko Unibertsitatean, alpinismoaren eta elkartasunaren arteko harremanak agerian jartzeko. Saioan parte hartu zuten Alberto Iñurrategi mendizale eta eskalatzaile ezagunak eta Isaac Ahon Euskadin bizi den sherpa pakistandarrak.

Partekatu ezazu

‘Ibilbide Profesionalari’ Aintzatespena

CRUE-TICek (Espainiako unibertsitateetako errektoreen biltzarraren IKTetako taldeak) CRUE-TIC 2017 saria eman dio Iñaki Fuertes alumniari (Informatikako ingeniaria, 87ko promozioa), beren lan ibilbide osoa aitortzeko. CRUE-TICen elkartzen dira Espainiako Unibertsitate Sistemako IKTen arloko ardura duten zuzendari eta errektoreorde guztiak.
Iñaki Fuertes Informatikako Ingeniaritzan lizentziatu zen 1987an. Lan ibilbide luzea du informatikaren esparruan, bai sektore pribatuan eta bai publikoan. 2003az geroztik, Deustuko Unibertsitateko Informatika Zerbitzuaren zuzendaria da.

Partekatu ezazu