Skip to main content

Gosaria José María Álvarez-Palleterekin

Gizartea mundu digitalean murgiltzen ari den une honetan, Telefonicako presidente José Mª Álvarez-Palletek hitzaldia eskaini zuen: Disrupción exponencial. Gogoetan aritu zen, haren ustez, “historiako eboluziorik garrantzitsuena” denari buruz: iraultza teknologikoa. Ekitaldia irailaren 11n izan zen Deustuko Unibertsitatean, Deusto Forumek antolatuta, BBVAren laguntzarekin.

Alvarez-Pallete gai horretako aditu handienetarikoa da, izan ere berak zuzentzen duen telekomunikazio konpainia trantsizio handia egiten ari da azken urteotan, hori dela eta 45.000 milioiko inbertsioa egin du sistema analogikoak teknologia digitalera migratzeko, bezeroen migrazioa egiteko 7.000 milioi; eta bezeroen datuak gordetzeko, 74.000 milioi 5 urtean, sarea apurka egokitzeko informazio aroaren behar aseezinetara. Horri esker Telefonica zuntzaren lidergoa hartzen ari da Europan eta 16.000 milioiko irabazi garbiak lortu ditu dagoeneko.

José María Álvarez-Pallete

Hitzaldiaren izenburuari erreparatzen badiogu exponencial terminoak ezin hobeto adierazten du nolako presentzia unibertsala hartzen ari den teknologia, Palletek dioenez, erreferentzia egiten dio, historian zehar, zerbitzu desberdinek 100 milioi erabiltzaile lortzeko behar izan duten denborari. “Telefonoak 75 urte itxaron behar izan zituen; Internetek, ordea, 16 urte baino ez, eta Instagramek, urte bi baino apur bat gehiago baino ez” adierazi zuen. Hau hasi baino ez da egin… Datozen 5 urtetarako aurreikuspenen arabera, erritmo bizi hori sendotu egingo dute, beste protagonista bat agertuko baita: “gauzen interneta”, sarera konektatutako objektuak, azaldu zuen, datuen bolumen ikaragarria eta denbora errealean, horrela, zerbitzu pertsonalizatuak eta pertsona bakoitzari egokituak eskaini ahal izango dira, bai eta negozio eredu berriak sortu ere. Teknologia horrek aurrerapen handiak izango ditu, esaterako hortzetako eskuila batek hortzetan ahultasunak antzematea ahoan sartzean edo hozkailu batek ohartaraztea barruan duen produkturen bat agortzena ari dela.

Aldakorra den beste edozein errealitateren modura, gizarteak eta bertako agenteek erantzunak behar dituzte, neurri bihurtuta, ingurune berrira egokitzeko, eta erantzun horiek formulatu nahi ditu Telefonicak erantzukizunetik. “galdetzen diogu geure buruari ea gai ote garen balio erantsia emateko bezeroei aldaketa honen bidez, nola bideratu nahi dugun guztiontzako onuragarria izan dadin” adierazi zuen. Hori dela eta, eraldaketa digitalari aurre egin eta beste enplegu batzuetarako bidea egiteko hezkuntzak duen eginkizuna azpimarratu zuen: “sortzen den informazio guztia biltzeko teknologia dugu, horregatik balioa emango du interpretatzen jakiteak” adierazi zuen. Aipatu beharrekoa da telekomunikazioetako konpainiak irabazien ehuneko bat inbertitzen duela aurrerapenaren arloan, eta hori duen konpromisoaren erakusgarri da. Ildo berean, arlo horretan gizarteak duen kezka nagusienetariko bati egin nahi dio aurre: datuen babesa, honetan oinarrituta “enpresek datuak doan eskuratzea, zalantzan jarriko dute herritarrek”. Hori dela eta, Telefonicakoek adierazi dute “segurtasuna eta gardentasuna” direla konpainiaren zutabe nagusiak, gai hori tratatzerakoan.

José María Álvarez-Pallete

Hitzaldia amaitzeko, Palletek aurreikuspen baikor eta ausarta egin zuen hurbil dugun mundu digitalari eta bertako etorkizunari buruz. “Ingurune pribilegiatua dugu eraldaketa digitalerako, azpiegiturak, talentua, start-upak eta berrikuntza zentroak ditugu, baina aldaketan sinetsi behar eta iraunkortasuna izan.”